euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Australiako toki desberdinetatik heldutako euskaldunek bat egin zuten Sydney-en Aberri Eguna ospatzeko

2008/03/28

Txikien sokatira Sydneyko Aberri Eguneko une koloretsuenetakoa izan zen (argazkiak Sydney EE)
Txikien sokatira Sydneyko Aberri Eguneko une koloretsuenetakoa izan zen (argazkiak Sydney EE)

PUBLIZITATEA

Ohiturari jarraiki Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak Aberri Eguna aire zabaleko bazkari batekin ospatu zuen, australiar hiriko Centennial Park delakoan egin zuten topaketaren baitan. Ekitaldia baterakoia izan zen eta ideologia desberdinetako lagunek izan zuten tokia, Carlos Oruek, elkarteko lehendakariak azpimarratzen duenez. Bileran ehun bat pertsona inguru bildu ziren, Sydneyko Euskal Etxeko kide eta lagunen artean. Urrunagotik etorritakorik ere izan zen bertan, adibidez Brisbane hiritik heldu zen bikotea edo Donostiatik etorritako Amaia Uberuaga euskal-australiarra.
Gure Txoko Euskal Etxeak Aberri Egunaren edizio berri bat ospatu zuen joan den igandean, Sydneyko Centennial Parken ehun bat lagun bilduz. Bertara inguratu zirenen artean ezusteko bisitariak ere izan ziren: Brisbane hiritik Carmen eta Xabier Iriondo bikote eibartarra heldu zen eta Donostian bizi den Amaia Uberuaga euskal-australiarrak ere bisita egin zuen, egunotan Sydneyen dabilela aprobetxatuz. Sydneyen dabil ere Antton Berrizbeitia durangarra eta 'ikasketetan tartetxo bat hartu zuen gu ezagutu eta egun hau gurekin ospatzeko', azaltzen du Carlos Oruek.

[Centennial Parkeko piknikean zegoen giro lasaia, ikurrina eta bandera australiarraren begiradapean]

Barbakoa ehun lagunentzat

Bazkaria barbakoa estilokoa izan zen eta David Mendieta eta Pilar Morcillo jo eta su aritu ziren lanean erretzeko plantxan, 'ehun lagundik gora eta hogei bat haur asetzeko adina haragi eta txorizo erre arte', Oruek azaltzen duenez. Jaia giro bikainean egin zuten eta bertaratu zirenek Centennial Parkeko zuhaitz ederren gerizpeaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

[Goiko irudian sukaldariak jardunean bazkaria prestatzen]

[Atzean Jagoba Landa eta Mari Carmen eta Xabier Iriondo. Aurrean eserita Elena eta Angel Alkala ]

[Ezkerretik eskubira Antton Berrizbeitia durangarra, Jose Lasa eta Rafael Alegria]

[Antonia eta Eusebio Illarramendi. Erdian Josefina eta Jesus Azkona]

Haurrentzako jokoak eta opariak

Egunaz gehien gozatu zutenen artean ezbairik gabe haurrak egon ziren, beraientzako bereziki jokoak eta sokatira txapelketa bat antolatu zituztelako arduradunek. Jaiari bukaera biribila emateko eta Australiako ohiturari jarraiki gainera, Pazko Arrautzak banatu zituzten txikien artean. Bukatzeko, zuzendaritzak Euskal Herrian eta mundu osoan jai hau ospatu eta euskal nortasuna adierazi zuten euskaldunak agurtu nahi izan zituzten, EuskalKultura.com-i bidalitako oharrean.

[Sydneyko Euskal Etxeko haurrak Jose Goicoechea bazkidearekin Centennial Parken]
[Haurrak nekatuta baina pozik sokatiran aritu ostean]

[Egunpasa ederra ekarri zuen Sydneyko haur eta helduentzat Centennial Parken ospatu zen Aberri Egunak]


Lotura interesgarriak

Gure Txoko Basque Club, Sydney
www.guretxoko.com.au

Basque Club of North Queensland
www.basqueclubnq.com

Olentzero Sydneyko Euskal Etxera heldu zen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia