euskal diaspora eta kultura
2010/05/18
PUBLIZITATEA
Townsville, Australia. Federazio apala da, baina argi dago orainari segida egokia eman nahi diotela eta horretarako, pentsatu dute ezinbestekoa dela gaur egun sarrera zuzena izatea interneten, are gehiago Australiaren kasuan bezala lurraldearen aldetik elkarrekiko distantziak ikaragarri luzeak direnean batetik bestera, eta hori guztia gainditzeko are beharrezkoagoa gertatzen delarik bestela ere tresna eta lanabes arras baliagarria den internet.
Webguneak euskal pilotaren historia apur bat egiten du, Australiara azukre kainabera moztera lanera etorri ziren euskaldunak aipatuz, eurak sortu baitzuten egun ere zutik segitzen duen North Queensland-eko euskal pilotaleku bakarra. Australiako Euskal Pilota Federazioaren berri ematen du, bere lehendakari Josetxo Larrazabaletik hasita eta Zuzendaritza Batzordea osatzen dutenen izenak bilduz. Berriak saila ere badu eta baita argazki saila ere, argazki ikusgarri batzuk azalduz.
Prentsan agertutako artikulu bildumatxo bat ere egiten du, tartean EuskalKultura.com-en agertutako batzuk. Eta babesleak aipatzerakoan, Jose Mari 'Joe' Goicoechea aipatzen du, nola ez, Federazioko lehendakariorde dena, eta Australian hainbat euskal ekimenen babesle handia. Moduline enpresa ere aipatzen du hor.
Webgunea ingelesesez eta gaztelaniaz dator oraingoz, horiek baitira Josetxo Larrazabal Australiako Federazio buruak menperatzen dituen bi hizkuntzak. Espero dezagun epe laburrean euskarari leku duina ematen asmatzea. Hau hasiera da, ea hasiera onak segida hobea dakarren.
-Australiar Federazioaren (AFBH) webgunea: http://www.afobh.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus