euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurtengoan ere Korrikak izango du oihartzuna munduan: Txinan, Mexikon, Ingalaterran, Katalunian...

2009/03/05

Hitzorduen afixa eta xehetasunak
Hitzorduen afixa eta xehetasunak

PUBLIZITATEA

Duela ia hilabete, aurtengoan 16. edizioa beteko duen Korrikaren aurkezpena egin genuen orriotan. Aipatzen genuen, nola ez, martxoaren 26an Tuteratik abiatu eta Gasteizko helmugara apirilaren 5ean iritsiko den lasterketa euskaltzaleak, berriz ere, Euskal Herri geografikoko euskaldunak ezezik, kanpoko euskal herrietako euskaldunak ere bildu behar zituela bere baitan. Geroztik argitaratu ditugun zenbait artikuluetan, aipatu dugu besteak beste Korrikak Txinan, Mexikon, Ingalaterran, Madrilen, Argentinan... ere mugiaraziko duela jendea, herrialde horietako zenbait euskaltzale eta euskal etxeen eskutik. Horixe bera gertatuko da Katalunian ere, Bartzelonako Euskal Etxea medio hilabete osoko kultura jardunak egingo baitituzte. Hona egitarau bartzelonarraren xehetasun.

Bartzelona, Katalunia. Hiriburu katalaneko Euskal Etxetik zabaldu duten mezuan esaten denez, aurten ere badator Korrika Bartzelonara. Aurtengo leloa, 'Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira' dugu. Martxo osoan zehar, Bartzelonako Euskal Etxean euskara eta euskal kulturarekin loturiko ekitaldiak izango ditugu: Iruña-Veleia, erromintxela, .eus, edota Etxepare Institutuari buruzko hitzaldiak, Anari ta Mikel Laboaren omenezko kontzertuak, antzerki eta zinema emanaldiak, dastaketak, katalankieri buruzko mahai inguru bat,etab. 

Hilaren 28an, berriz, Bartzelonan zehar korrika egiteko tenorea iritsiko da ondoren bazkari herrikoi bat izango delarik eta arratsalde osoan zehar hainbat ekitaldi eta kontzertu. Euskal Etxetik iragarri denez, bestalde, Euskal Herrian Korrika Gasteizera iristen denean, "han izango gara; aurten bidaia antolatu dugu Korrika Gasteizera nola iristen den bizi ahal izateko".

EKITALDIAK

-Martxoaren 4ean, 19:30etan, Irakurketa Klubaren aurkezpena. Euskal literatuta Katalunian zabaltzeko asmoz ekin zion ekimen honi Bartzekonako Euskal Etxeak. Hilabetean behin biltzea dauka helburu, beti ere euskal liburu baten inguruan. Liburuak euskaraz sortutako obrak izango dira, original euskaldunak zein itzulpenak erabiliz.

-Martxoaren 7an, 19:30etan, Topagunea: laburmetraien zirkuitua: Kabia, Egiatik gezurrezko bizitzara, Lo bakarrik, Poema baten irakurketa Euskal Herrian, Muysika, PD ondo ibili, Bankuaren lapurreta eta Berde. Musutruke.

-Martxoaren 9tik 12ra. Urkaiko eta Txerrizaleak kooperatibek euren produktuak erakutsi eta dastaketa bat egingo dute, goiz eta arratsaldez Euskal Etxean (izena emateko azkeneko eguna, martxoaren 9a; hau ere musutruke)

-Martxoaren 11ean, 19:30etan. Etxepare Euskal Institutuaren aurkezpena, euskara munduan ezagutarazteko atea, hizlari Miren Azkarate, Institutuko behin-behineko zuzendaria eta Kultura sailburua jardunean

-Martxoaren 13an, 19:30etan Antzerkia. 'Aulki Hutsa' antzeztuko du Petit Theatre de Pain taldeak, Ander Lipus zuzendari, Joseba Sarrionaindiaren testuaz

-Martxoaren 13an, 22:30etan, Kontzertu akustukoa, Anari-rekin. Sarrera libre

-Martxoaren 18an, 19:30etan, hitzaldia 'Erromintxalea, ijito edo buhamien euskara', partaide: Unai Rodriguez eta Kike Gimenez, Kale dor kayiko-koak eta Punt Omnia Gao Kaló-Unió Gitana de Gràciako kideak. Gaztelaniaz eta katalanez.

-Martxoaren 19an, 19:30etan, hitzaldia: 'Iruña-Veleia, lehenengo euskal hitzen aurkikuntza?'. Partaide: Joakin Gorrotxategi filologoa eta Koenraad Van der Driessche. Gaztelaniaz.

-Martxoaren 25ean, 19:30etan mahai-ingurua, 'Katalanaren aniztasun dialektala eta hizkuntzaren batasuna". Partaideak: Omniun Cultural, CAL, Llinguamon, Espai País Valencià i Sa gargantana. Katalanez.

-Martxoaren 26ean, hitzaldia elikadurari buruz: 'Solasa elikadurari buruz: ja(ki)teaz, ase eta gose'. Edorta Agirreren eskutik, euskaraz.

-Martxoaren 27an, 19:30etan, hitzaldia: 'Euskararen erronka berria, .eus domeinua'. Kanpainako eragile den PuntuEus elkarteko Iratxe Esnaola, eta puntCat fundazioko Jordi Iparraguirre. Katalanez eta gaztelaniaz

-Martxoaren 27an, 22:30etan, kontzertu/Omenaldia Mikel Laboari. Musutruke

-Martxoaren 28an, KorriCursa Bartzelonako karriketan. Korrika Txikia + KorriCursa. Afari herrikoia eta kontzertuak (Tximeleta i Ze esatek) Victor Balaguer Plazan.

-Martxoaren 30etik apirilaren 2ra, Euskal Etxeko Mus Txapelketa. Izena ematea, bazkideek musutruke, bazkide ez direnek 5 euro pertsonako

-Apirilaren 3tik 5era, Bidaia Gasteizera, Korrikaren azken egunean parte hartzera, tartean Gasteiz ikustea eta hautazko bisita Arabar Errioxako Soto batera

Xehetasun gehiago eskuratzeko: www.euskaletxeak.org eta http://blog.euskaletxeak.org

Euskal Etxearen datuak:

CENTRE CULTURAL EUSKAL ETXEA
Placeta Montcada 1-3
08003 Barcelona                            
Tel.-93.310.22.00
Fax.-93.268.40.80
barcelona@euskaletxeak.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia