euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurten lehen aldiz euskal filmak aurkeztuko ditu Limako Euskal Etxeak hiriko Zinemaldiaren baitan, tartean ‘Obaba’

2018/07/27

Zinemaldiaren afixa
Zinemaldiaren afixa

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Limako Zinemaldiaren 22. edizioa abuztuaren 3tik 11ra egingo da Peruko hiriburuan eta jatorri askotako berrehundik gora izenburu eskainiko ditu. Euskal zinea ere iritsiko da aurten lehenengo aldiz nazioarteko ekitaldira, Limako Euskal Etxeak egin duen slekzio batetik abiatuta. Bertako euskara irakasle Xabi Gil iruñarrak jakinarazi digunez, hiru pelikula proiektatzeko ardura hartuko du euskal etxeak, bi euskal kulturarekin lotura dutenak, eta hirugarrena, Hego Amerikako ekoizpen bat, kolonbiar-venezuelar-argentinarra hain zuzen.

Saioak Euskal Etxean bertan emango dira, Malecón de la Reserva etorbideko 297. zenbakian, honako egitarauarekin:

-Abuztuaren 6an, iluntzeko 7etan, Ciro Guerra-ren “El abrazo de la serpiente” (Kolonbia-Venezuela-Argentina)
-Abuztuaren 8an, iluntzeko 7etan, Montxo Armendarizen “Obaba” (Euskal Herria)
-Abuztuaren 10ean, iluntzeko 7etan, Alex de la Iglesiaren “Mi gran noche” (Euskal Herria)

Filmak pantailaratu ostean, solasa eta eztabaida sustatuko da ikusitakoaren inguruan. Bertan afaltzeko aukera ere izango dute bildutakoek.

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia