Buenos Aires, Argentina. Argentinako abesbatzetan oro har --euskaldun ala ez-- ospetsuenetako bat da, eta baita euskal diasporaren baiotan ere. 2019ko denboraldiaren hasiera honetan, ahots berriak gehitzeko audizioak egiten ari da Lagun Onak Korua korda guztietan. Kantariei eskarmentua eskatzen zaie. Proba egiteko saioak eta entseguak astelehenetan eta ostegunetan izaten dira, gaueko 8etatik 10etara, Laurak Bat Euskal Etxean, Belgrano kalean 1144an.
80. Urteurreneko urte berezi honetan, apirilean izango ditu bere lehenengo kontzertuak izen handia duen abesbatzak. Apirilaren 13an eta 14an, 3 de Febrero Orkestrarekin arituko da, Wolfgang Mozart-en piezak eskainiz. Elkarteak dauzkan euskal hitzorduen artean, Euskal Herriari eskainitako ‘Buenos Aires Celebra’ Jaialdia eta Loiolako San Ignazio Festa aipa daitezke besteak beste.
Informazio gehiago, migpeshe@yahoo.com helbidean, edo Lagun Onak Facebook kontuan.