euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

137 urte bete dituen Habanako euskal etxeak bilkura orokorrera deitu ditu bazkideak datorren igandean

2014/05/30

Habanako euskal etxeak etapa berri honetan eginiko bileretako bat, Renato Garcia Eguzquiza buru (argazkia Jose Goitia)
Habanako euskal etxeak etapa berri honetan eginiko bileretako bat, Renato Garcia Eguzquiza buru (argazkia Jose Goitia)

PUBLIZITATEA

Bilera antolatu du datorren iganderako Habanan bertako euskal etxeak, Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia delakoak. Aukera baliatuko dute elkartearen 137. urteurrena ospatzeko. Munduko zaharrenetarik den euskal erakunde hau zaharberritze prozesu batean da eta proposamen berriak ari zaizkio eskaintzen bere bazkideei. Horietako bat, futbito taldea, arrakastatsu aritu da lehiaketetan eta ohorez sartua da Kubako bigarren dibisioan.

Habana, Kuba. Igandea honetan egingo du Habanan bere Bazkide Bilkura Nagusia bertan egoitza duen Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia delako euskal etxeak eta aukera baliatuko du elkartearen 137 urteak ospatzeko.

Elkarteko lehendakari Renato Garcia Eguzkizak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, 300 bat bazkide biltzea espero dute bilerara, gogoan izanik elkarteak 450 bat dauzkala une honetan.

"Berritasun gisa, elkartearen areto-futbol edo futbito taldea aurkeztuko diegu bazkideei. Taldea arrakastaz aritu da eta lehen postua lortu zuen Juan Antonio Lotina topean, 24 ekipo arerioren aurka lehiatu ondoren eta beraz automatikoki pasatu ondoren kirol honetako bigarren dibisiora", adierazi dio gure buletinari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia