euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurrez grabatutako saioak ordenadorean entzuteko eta hedatzeko aukera ematen du Zenbakaitz! irrati saioak

2008/03/01

Irudian, Ander, Andrea, Joseba eta Oskar; horietako batzuek ez dute saioan jarraitzen gaur egun
Irudian, Ander, Andrea, Joseba eta Oskar; horietako batzuek ez dute saioan jarraitzen gaur egun

PUBLIZITATEA

Gaur egun bost kidez osaturik dagoen Zenbakaitz! irrati saioak, Argentinako Tres Arroyos hiriko Euskal Etxeak sustatuta, zerbitzu berria eskaintzen die bere entzuleei. Hiru Errekaren webgunea erabilita, edozein pertsonek aukera du aurrez grabatutako irrati saioak entzuteko. Gainera, deskargaren bidez saioa ordenadorera jaitsi daiteke eta edozein momentutan mundu osora zabaldu. 2004an hasi zenetik, 150 saio gainditu ditu, eta entzuleen parte hartze 'oso onak' berrelikadura dakarrela aiptazen du Jose Luis Artuch proiektu honen sortzaileak.
Jose Luis Artuch Zenbakaitz! irrati saioaren sortzaileak EuskalKultura.com-i azaltzen dion moduan, bi era daude aurrez grabatutako saioak entzun edo lortu ahal izateko. Hiru Erreka Euskal Etxeko web orrialdean sartuz gero, laukizuzen forma duen irudian klik eginda emanaldia diferituan entzun daiteke (laukizuzenak bozgorailu eta "play"-aren irudiak ditu). Ordenadorera deskargatzeko eta edozein momentutan mundu osora zabaltzeko "deskargatu" ipintzen duen laukizuzenean klikatu egin behar da. Modu honetan, programa 50 MBko tamaina duen ".zip" artxibo moduan gordeko da.

Zenbakaitz! irrati saioa bost kidez osaturik dago. Jose Luis Artuch, gaur egun produkzioaren (gaien eta musikaren selekzioaz arduratzen da) eta teknika arloaren arduraduna, saioa gidatu zuen emanaldiak hasi zituztenean, baina 2006ko azaroaren 20an Andrea Elgarti utzi zion kargua. Paul Molina eta Oskar Barroso operadore teknikoak dira. 'Hasiera batean Paul izan zen kargu honen arduraduna eta gaur egun Oskar da, baina txandakatzen ibiltzen dira', adierazten du Jose Luis Artcuhek. Andres Monteagudok "Micro en Euskera" gidatzen du.

Jose Luis Artuchek 2003an euskal kultura eta Tres Arroyoseko Euskal Etxearen ekintzak zabaltzeko irrati saio bat sortzea proposatu zuen. 2004.urte hasieran idatziz aurkeztu zuen proiektua eta urte bereko uztailaren 3an, larunbata, 13:00tik 14:00ra bitartean Zenbakaitz!-en lehen saioa egin zen "FM Clásica"-ko 105,5 MHz frekuentzia-modulazioan. 2004ko azaroaren 27an interneten bidez hasi ziren igortzen eta 2006ko ekainaren 4an irrati saioa "Radio 3" irrati komertzialera pasa zen 95,9 MHz frekuentzia-modulazioan emititzeko.


Lotura interesgarriak

Hiru Erreka Euskal Etxeko web orrialdea
www.hiruerreka.com.ar

"Radio 3" irratiaren webgunea
www.radio3arroyos.com.ar

Euskal Irrati Telebistako kanal guztiak
www.eitb.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia