euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurreskua dantzatu ostean ezkontzeko eskatu zion Utahko Cirbie Sangronizek Amanda neskalagunari

2016/05/30

Cirbie Sangroniz Amanda neskalagunari ezkontzeko eskatzen,. Living Traditions jaialdiaren taulagainean
Cirbie Sangroniz Amanda neskalagunari ezkontzeko eskatzen,. Living Traditions jaialdiaren taulagainean

PUBLIZITATEA

Utahko Triskalariak dantza taldeko dantzari eta zuzendari Cirbie Sangronizek aparteko ezustekoa eman zion Amanda neskalagunari aurtengo Living Traditions jaialdian, berarentzako aurreskua dantzatu eta... adi bideoaren amaieran gertatzen denari!  

Salt Lake City, AEB. Cirbie Sangroniz dantzari estatubatuarrak arrakastaz uztartu zituen euskal eta amerikar tradizioak iragan maiatzaren 22an, Living Traditions jaialdian. Utahko Triskalariak taldea emanaldia egiten ari zen eta Cirbiek, taldeko zuzendariak, ezusteko itzela zuen prest. Taldeko beste kideen laguntzarekin, bere neskalagun Amanda taulagaiera atera zuten eta han bere bizitzako aurreskurik zirraragarriena dantzatu zuen Cirbiek.

Zur eta lur gelditu zen Amanda, are gehiago dantza amaitu eta Cirbiek, belauniko jarrira, berarekin ezkontzeko eskatu zionean. Ikusleak, txaloka eta oihuka; beste dantzariak, elkarri eskua emanda eta hunkituta; eta Amanda, batere hitzik gabe! Azkenean, muxu eta besarkada artean, Amandak baietz esan zuen eta ikusle eta dantzariek txalo artean ospatu zuten erantzuna.

Utahko Euskal Etxeak ere zoriondu du bikotea, izan ere, Cirbie elkarteko oso kide aktiboa da. Elkarte utahrra emozioz beteriko aste batzuk bizitzen ari: batetik, ezkontza proposamen eder honekin; bestetik, berriki elkarteko Bryan Osoro Everesteko tontorrera heldu denaren berria... Eta urtea ondo jarraitzeko, are emozio gehiago izango du elkarteak, hilabete eskas falta baitzaio Washington DCra joateko Basque Folklife Festival ekitaldian parte hartzera joateko, eta berehala, Udaleku, izan ere Utah-n egingo baita aurten, eurak antolaturik, NABOren Udaleku, AEBetako neskamutilen udako kanpalekua. Segi horrela, Utah!

Jarraian, ezkontza eskariaren bideoa. Ume koskorra zenetik ezagutzen  dugu Cirbie eta geu ere asko pozten gara. Zorionak Cirbie eta Amanda!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia