euskal diaspora eta kultura
2010/07/23
PUBLIZITATEA
Viña del Mar, Txile. José Francisco Zinkunegi (HABE), Gabriela Mendia (FEVA), eta Errukiñe Olaziregi (Euskal Herria) zein Gabriel Arce (Argentina) irakasleen eskutik, partaideek 2008an hasi eta 2011ean amaituko den lau urteko ikasketa plan horren barruan lortutako gaitasunak indartzen dihardute egunotan, aurretik ere, internet bidez edota beste barnetegietan (Montevideon aurtengo udako barnetegian, urtarrilean) ikasitakoa uztartuz.
Viña de Mar-ko O’Higgins hoteleko instalazioetan ekin zitzaion lehen egunari. Bertan, José Francisco Zinkunegik, HABEko Euskara Munduan programako arduradun denak, gaur egun Euskal Herrian 40.000 euskara ikasle inguru daudela adierazi zuen, mundu osoan zehar hizkuntza erakusten diharduten 70 euskal etxeak ahaztu gabe.
HABEk bere barne hartzen duen 'Euskara Munduan' programarekin batera, FEVAren (Euzko Argentinar Bazku Alkartasuna) Argentinan Euzkaraz programa ere aipatzekoa da. Programa honen arduradun den Gabriela Mendiak, gogotsu eta intentsitate handiz hartu du ikasleen lagun zein euskarri izatera bideratu duen antolatzaile lana.
Bestalde, Francisco Javier Pinedo Henríquez txiletarra aipatu behar da. Bere hitzetan “Euskara Munduan programan zein barnetegian parte hartzea esperientzia berezi eta berritzailea izan da belaunaldietan barrena erabili den hizkuntzarekin lotura berezi bat sortu dut, nire familiak zein euskal gizarteak batek daki zenbat urtetan zehar erabilitako hizkuntza ezagutu dut. Aitonarekin igaro nituen zoriontasun momentu horiek gogorarazi dizkit. Leku zein adin ezberdinetakoak izan arren, guztientzat erkide den sentimendu bat dugu euskaldunok, eta jende asko ezagutu ahal izan dut modu honetan, gure artean gure sentzitzen dugun euskal mundu eta kultura hori zabaldu dugularik.”
Ongi etorria
Ikasle zein irakasleek bete behar duten ikasketa plan zorrotzari ekin baino lehen. Archibaldo Uriarte Valparaísoko Euskal Etxeko presidenteak ongi etorriko eguna erabili zuen gonbidatu batzuekin Valparaíso bertako hiribarru historikoa bisitatzeko.
Larunbatean, ikastaroa martxan zela, Euskadik Perun eta Txilen duen ordezkari Ana Urchueguiaren bisita jaso zuten barnetegiko kideek. Urchueguia Santiagotik etorri zen, ongietorria eman eta eskerrak eman zizkien irakasketa zein ikasketa lanetan ari direnei, hizkuntza mantentze aldera egiten ari diren lana txalotu eta barnetegiari ofizialki hasiera emateko.
“Euskal hizkuntza mantendu eta garatzeko prozesuan parte hartzeak harro sentiarazten nau”, esan zuen bere aldetik Archibaldo Uriarte Viña-Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakariak. “Valparaísoko Euskal Etxeko ikasle direnentzat Euskara Munduan programako bideratzaile naizenez eta Barnetegiko antolatzaile-orde naizenez gero, ederra da Viña del Mar lagun berrientzako aterpe nola bilakatu den ikustea”. “Gure hirian igaroko dituzten egunak ahaztezinak izan daitezen nahi dugu”, aipatu zuen Uriartek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus