euskal diaspora eta kultura
2012/04/16
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. "Salvemos el Frontón Beti-Jai" (Salba dezagun Beti-Jai frontoia) herritar plataforma adi-adi ari da jarraitzen du eraikinaren desjabetza prozesua eta azken asteetan eraikinaren egoera tamalgarria erakusten duten argazki berriak argitaratu ditu. Beti-Jai munduko neomudejar estiloko frontoi bakarra da eta Madrilgo Komunitateak kultura-ondasun izaera aitortu dio.
Iragan martxoaren 20ean Madrilgo Udalak eraikina desjabetzeko asmoa agertu zuen, horrela bere kultur-ondarea salbatu eta mantendu ahal izateko. Plataformako kideak pozik agertu ziren berriarekin, baina kezka azaldu dute, eraikina salbatzeko proiektua zertan gauzatuko den ez baitago argi oraindik.
Komunikabideek argitaratu dituzten berrien arabera, epaitegiak 7,2 milioi euroko prezioa jarri dio eraikinari, baina Madrilgo Udalak zein jabeek helegitea aurkeztu dute erabakiaren aurka. Udalak 5,7 milioi balio dituela dio, eta jabeek, aldiz, kopuru altuagoa eskatzen omen dute, 32 milioi, plataformakoen esanetan.
[Frontoiaren goiko galeriaren egoera (argazkia Salvemos el Frontón Beti Jai)]
Erabakia hartu bitartean, frontoiaren egoerak oso larria izaten segitzen du eta instalazioek behin-betiko erori eta hondatzeko arriskuan jarraitzen dute. Berriki Madrilgo Udaleko zenbait talde eta ordezkarik Beti-Jai barrutik ikusteko aukera izan zuten bisita batean; baina ez plataformako kideek, frontoiaren egungo jabeek sarrera eragotzi egin zietelako, taldearen webguneak agertu duenez.
Hala ere plataformak bisita horretan egin ziren argazkiak jaso ditu eta webgunean argitaratu ditu Beti-Jairen egungo egoeraren erakusgarri (albisteen segimendua eta argazkiak, hemen).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus