euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurrera darrai Euskal Herrian eta Diasporan WSJ-en artikuluagatiko protesta mezuak biltzeko kanpainak

2007/11/23

Wall Street Journalen lehenengo orrialde bat
Wall Street Journalen lehenengo orrialde bat

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzako EuskoSare ekimenak artikuluagatik protestatzeko idatzitako mezuak 6.400 atxikimendutik gora jaso ditu lerro hauek idazteko momentura arte, eta zenbaki hau azkar ari da hazten. Izan ere, handia izan da Keith Johnson kazetariak Wall Street Journal egunkari estatubatuar ospetsuan argitara emaniko artikuluan euskarari buruz eta euskara sustatzeko ahalegin eta politikari buruz esandakoak gezurtatuz edota objetibidade faltagatik arbuiatuz Euskal Herrian zein nazioartean --tartean Diasporan-- sortu den protesta mugimendua. Besteak beste, euskara soilik hizkuntza isolatu eta bitxitzat, eta egungo bizimodurako balio ez duen hizkuntza alferrikakotzat jotzen zuen artikuluak.
Keith Johnsonek Wall Street Journalen idatzitako artikuluagatik protestatu eta EuskoSarek hasitako atxikimendu biltze kanpainari eurena adierazi nahi diotenek, aski dute EuskoSareren webgunean sartu eta hemen klik eginez bertatik igorriko zaion mezua irakurri eta ados badaude euren sinadura edo izena emandatu edo gehitzea.

Atxikimendua gauzatzeko, aski da hemen klik egitea eta hor adierazten diren laukiak betetzea. Bestetik, eta kanpainak orain arte lortu dituen atxikimenduen eta han-hemenka sinatzaile bildu dituenen izenak irakurri nahi izatekotan, hemen egin daiteke.

Haserre eta arrapostu emate mugimendu zabala

Jakina denez, protesta mugimendu guzti honen zioa edo arrazoia, Wall Street Journal-erako egunkari horren Madrileko bulegotik lan egiten duen Keith Johnson kazetariak sinaturiko artikulu honetan datza. Artikulua, bere osotasunean [zuzenketa batean ostean, lehenengo edizioan Euskal Herriko mapa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara mugatzen baitzuen], besteak beste NABOren webgunean aurki daiteke, hemen, Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Federazioak bildutako beste zenbait informazio osagarri eta erreakzioren ondoan, tartean Euskararen Hizkuntza Politikaren ardura duen Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako sailburuordearena eta Estatu Batuetako euskal komunitateko zenbait pertsonena.

Beste erreakzio batzuk [artikulua soilik Estatu Batuetako edizioan eman zuen argitara Wall Street Journal-ek, ez Europakoan] AEBetako euskal komunitate barnean bildutakoak, New Yorkeko Eusko Etxeak eman ditu argitara bere webgunean gai honi buruz zabaldu duen atalean, hemen. Orokorrean, artikuluak sumindura eragin du Euskal Herrian zein Diasporako komunitate eta foroetan. Horietako batzuk batu ditugu artikulu honen amaieran. Aldekoak ere, edo artikulua sinpatiaz berrargitaratu edo laburtu duten medioak ere izan dira: guk aurkitu ditugunak argitalpen digital madrildarrak edo Foro de Ermua bezalako erakundeei dagozkie. Lotiren alorrera bildu ditugu batzuk.


Lotura interesgarriak

Eusko Jaurlaritzak WSJ-ri igorritako kexua
Eitb24.com webgunean

Patxi Baztarrika-ren kexu mezua
Kultura.ejgv.euskadi.net webgunean

Kritikak eta zuzenketa eskeak Euskal Herrian: Erabili-n
Erabili.com webgunean

Gaia Ganbara saioan, Radio Euskadi-n
Blog.eitb.com blogean

'El WSJ denuncia la imposición del idioma vasco'
Libertad Digital argitalpen digital madrildarrean

'WSJ denuncia «la inquisición vasca» con el idioma'
ForoErmua.com webgunean

'Euskera, lengua troglodita?'
monclovitas.com webgunean

WSJko Keith Johnson euskaltegian
Sustatu.com webgunean

WSJ ere enkarguko lanetan?
Tiraka.net webgunean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia