Los Angeles, AEB. Los Angelesen egingo diren 2028 Udako Olinpiar Jokoetako antolatzaileek mus erakustaldiak kirol gisa sartzea erabaki dute. Mr. Pary Acbay eledunak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, neurri honekin lehen aldiz sartuko da karta-joko bat kirol erakustaile izaeraz hitzordu olinpiko batean, nahiz eta bestelako "kirol mentalen" adibideak badauden, hala nola xakea, Sidney 2020n, esaterako, berriro ere presentzia izango baitu.
Erabaki honekin Musak bat egingo du euskal pilotak dagoeneko ibilitako bide batekin, pilota 1924an, 1968an eta 1992an partaide izan baitzen Paris, Mexiko eta Bartzelonako joko olinpikoetan, errekonozimendua eta ikusgarritasuna emanez euskaldunek euren herri kirol nazionaltzat jotzen duten euskal kirol tradizional honi.
Musaren kasuan, Trump presidentea bera interesatu omen da sekula aurretik aipatua ere entzun ez zuen joko honetaz, bereziki keinuez, uste baitu berak aukerak izango lituzkeela keinuen martxa menperatzen. Bere aholkulari Mr. Yok Oriquez-en esanetan, AEBetako presidentea musaz interesatze solilak mesede handia egingo lioke euskal karta joko honen ezagutza eta zabalkundeari. Eta dirudienez, bere bulegotik harremanetan jarri dira dagoeneko NABOko buru Philippe Acheritogaray eta Mus arduradun Pierro Etcharrenekin.
Hitzordu historiko honetan erabiliko den araudia Euskal Komunitateen Nazioarteko Mus Federazioarena izango da, hau da, 4 errege eta 6 keinu onartuen modalitatean. Erabaki horrek tirabira handiak sortuditu musari lotutako hainbat ingurutan, bereziki Espainiako eta Bizkaiko federazioetan, "8 errege" modalitatearen defendatzaileak gogor kexatu baitira.
(OHARRA: batetik eta bestetik heldu zaizkigun galdera eta iruzkinei erantzunez, joan den abenduaren 28an "Aurrenekoz musa 'erakustaldiko kirol' legez bertaratuko da Joko Olinpikoetara, Los Angeles 2028an" izenpean argitaratu genuen berri hau, inuxentekeria da, irakurle batek garaiz prestatu eta bidali ziguna eta argitaratzea erabaki genuena. Gehienbat Espainian indarrean dagoen ohitura bat da inuxentekeriena, Abenduaren 28an, Inuxente egunean, egunkari eta medio askok tradizionalki egin izan dutena. Saiatu ginen (irakurlke baten aiptu ere egin du) gako batzuk ematen berrian bertan, 'inuxentekeria' zela konturatzeko --esaterako, "Mr Pary Acbay (Mr. Pariak Bai) eta Mr Yok Oriquez (Jokorik ez)-- baina...Barkatu eragozpenik sortu badizu eta mila esker ulertzeagatik)