euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurelio Iragorri Hormaza hil da Bogotan, gobernadore, ministro, senatari izandakoa eta Euskal Etxearen sortzailea

2020/09/09

Aurelio Iragorri Hormaza (aita, eskuinean) eta Aurelio Iragorri Valencia (semea, ezkerrean) (arg. Eltiempo.com)
Aurelio Iragorri Hormaza (aita, eskuinean) eta Aurelio Iragorri Valencia (semea, ezkerrean) (arg. Eltiempo.com)

PUBLIZITATEA

Bogotá, Kolonbia. Joan den astelehenean hil da Bogotan, 83 urte zituela, COVID-19a zuela, Aurelio Iragorri Hormaza, Popayanen (Cauca departamendua) jaiotako kolonbiar politikaria, eta, besteak beste, gobernadore, ministro eta Errepublikako senatari izana, baita Senatuko presidente eta ganberako kide 28 urtez. Ingeniari zibila lanbidez, U-ren Alderdiaren eta Bogotako Euskal Etxearen sortzaileetakoa izan zen. Euskadi eta Kolonbiaren arteko harremanak aktiboki bultzatu zituen. Bere seme bat, Aurelio Iragorri Valencia, amaren aldetik Guillermo León Valencia presidente izan zenaren biloba, ministro ohia, kasuren batean jarduneko presidente eta gaur egungo U-ren Alderdiko presidentea da.

XVIII. mendearen amaieran Bizkaiko Zeberiotik Kolonbiara pasatu zen Iragorri baten ondorengoa, Aurelio Iragorri Hormazak jakitun eta pozik zeraman bere euskal jatorria eta izan ere Bogotako Euskal Etxearen sortzaileetako bat izan zen mendeko lehenengo urteetan. Harreman bikainak izan zituen Euskadiren Kolonbiako Ordezkaritzarekin, eta bi herrialdeon arteko lankidetza babestu zuen, zubilana egin zuelarik Ibarretxe lehendakariak herrialdea ofizialki bisitatu zuen aldietan.

Familia aldetik ere, atxikia zen eta 'Iragorradas' izenekoetan, alegia iturburu bereko Iragorritarren bileretan parte hartua zen, Kolonbia eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetako ahaidetza zabala bildurik. GB



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia