euskal diaspora eta kultura
2013/09/24
PUBLIZITATEA
Bogota, Kolonbia. Francisco Espinosa Iragorrik eman digu berria. Iragorritarren familia zabaleko kide da Francisco, eta harro azaldu digu berain arteko bat, Aurelio Iragorri Valencia, Kolonbiako presidente kargua betetzen ari dela egunotan. Arrazoia zera da: Kolonbiako presidentea, Juan Manuel Santos, AEBetara bidaia ofiziala egiten ari da bihar arte, eta tarte horretan bere Barne Ministroak, Aurelio Iragorrik, hartu ditu bere gain presidente funtzioak.
Aurelio Iragorri Valencia politikaria eta abokatua da. Ibilbide politiko luzea du eta honako karguak izan ditu: Kolonbiako Barne Ministro-ordea, Barne Ministeritzako Harreman Politikoetarako Ministro-ordea; Magdalena, Casanare eta Valle del Cauca departamentuetako Gobernadore; Gai Politikoetarako Presidentearen Goi Aholkularia eta Errepublikako Presidentziaren Idazkari Orokorra. Egun, esan bezala, Kolonbiako Barne Ministroa da.
Aurelio Iragorriren aita, Aurelio Iragorri Hormaza, senadorea da. Kolonbiako Euskal Etxeko kide da eta bera izan zen 2005ean Ibarretxe presidenteari Kolonbiako Senatuaren domina jarri ziona. Iragorri familia 1789an heldu zen Kolonbiara, Joseph de Iragorri bizkaitarrarekin. Ameriketan bi mende eman ondoren, familiaren zuhaitz genealogikoan 2.600 lagundik gora bildu dituzte. Iragorritarrek hainbat familia bilkura egin dituzte azken urteotan --"Iragorradak"--, eta aurreko edizioek Aurelio Iragorri senadorearen babesa izan dute.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus