euskal diaspora eta kultura
2012/12/07
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Azaroaren hasieran jarri zuen abian Etxepare Euskal Institutuak "Etxepare Munduan" argazki lehiaketa eta, hasierako asmoa sariak Euskararen Egunean banatzea bazen ere, azkenean argazkiak bidaltzeko epea luzatu egin dute eta. Beraz, abenduaren 3an sari banaketari ekin ordez, epea zabaldu da, munduko euskaldunek irudirik gogokoenak aukeratu eta bozkatzeko epea hain zuzen.
Une honetan argazkiak Etxepareren Facebook-eko orrietan daude ikusgai, eta nahi duenak bertara jo eta atseginen duena aukera dezake. Hauek dira Etxepareren Facebook orriak lau hizkuntzetan: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, eta Frantsesa. Bozkatzeko Etxepareren orriaren zale egin beharra dago. Sarean botoa emateko epea igandea arte egongo da irekita eta ondoren, bozka gehien jasotzen dituzten 5 argazkien artean irabazlea hautatuko du Etxeparek izendatuko duen epaimahaiak.
Irudien egileak Etxeparek munduko 15 herrialdetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetako ikasleak dira. Lehiaketa irabazten duen ikasleak Euskal Herrian euskara ikastaro trinko bat egiteko aukera izango du. Irabazleen izenak abenduaren 10ean, hau da, astelehenean, emango dira aditzera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus