euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzoko eta gaurko irudi bidezko bidaia egin daiteke Gipuzkoan zehar GureGipuzkoa.net webguneari esker

2009/07/22

1933ko hauteskundeak, Eibarren Indalecio Ojanguren ateratako argazkia
1933ko hauteskundeak, Eibarren Indalecio Ojanguren ateratako argazkia

PUBLIZITATEA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara sailak webgune berri bat abiarazi du. GureGipuzkoa.net-ek Gipuzkoako 10.000 irudi baino gehiago jasotzen ditu lurraldearen historia grafikoa islatuz. Tresna dinamikoa izan nahi du eta horregatik aukera ematen du edozein erabiltzailek bertan bere argazkiak jar ditzan. Foru Aldundi gipuzkoarrak Indalecio Ojanguren eta Sigfrido Kochen argazki bildumak ixuri situ bertara. Sustatzaileek gipuzkoar askok parte hartzea espero dute argazki bilduma ahal bezain aberatsa eta zabala izateko.

Donostia-San Sebastián. Gipuzkoako Foru Aldundiak GureGipuzkoa.net webgunea zabaldu du. Bertan ez da informazio instituzionala biltzen, Gipuzkoako historiaren adierazle diren 10 mila argazki baino gehiago baizik. Irudion bidez lurraldearen historia ezagut daiteke, kasu askotan XX. mende hasieratik gaur egun artekoa. Webgune berria bisitatzen dutenek garai bateko bizipenak gogoratu ahal izango dituzte eta baita urteen poderioz lurraldeak jasan dituen aldaketen garapena ikusi.

Atari ireki bat dela diote sortzaileek. Izan ere, edonork du aukera bertan dauden argazkiak deskargatzeko edota berriak gehitzeko. Azken honekin espero da gipuzkoar askoren familia albumak bertan ikusgai jartzea eta horrela bilduma historiko garrantzitsua osatzea, gipuzkoar guztien lankidetzarekin. Foru Aldundiak bere aldetik, Indalecio Ojanguren eta Sigfrido Kochen argaki bildumak zintzilikatu ditu. Webgunean euskaraz zein gazteleraz nabiga daiteke eta argazkia atera zen tokiaren kokapena GoogleMaps tresnak eskainiko digu. Besteak beste, honako atalak aurkitzen dira webgunearen lehen orrian: 'irudirik berrienak', 'irudirik ikusienak' eta 'bilatu kokapenaren arabera'. Hala ere, gai jakin bati buruzko argazkiak ikusteari dagokionez, esaterako, bilatzailean 'harri jasotzaileak' ipinita  hitz horien dituzten argazki guztiak ikusiko dira. Lehenengo argazkia hauxe:

Harri Jasotzailea Eibarren 1960

[Harrijasotzaileen arteko norgehiagoka Eibarko Astelehena frontoian, 1960an Indalecio Ojangurenek egindako argazkia]

Bestetik, Gipuzkoako paisaiaz gozatu nahi duenak, mahaitik jaiki gabe mendietan zehar ibilaldia egiteko aukera ere badu. Guk, esaterako, Ernio bisitatu dugu. Errezil herritik gertu dagoen mendi hau gipuzkoar askok bisitatzen dute, batez ere erromeria egunean. Horregatik seguruenik, argazki bilduma zabala dago gai honen inguruan. Argazki zaharrak ikusi ahal izango ditugu eta baita gaur egungo batzuk ere, erabiltzaileren batek jarritakoak.

Ernion mendizale bat 1925.urtean

[Honako irudia Ernio mendiaren gainari dagokio. 1925. urtean Indalecio Ojangurenek atera zuen eta dagoeneko gurutze mordoa antzematen dira mendiaren gailurrean]

Ernio gaur egun

[Ernio gaur egun, webgunean erabiltzaile batek gehitutako irudia da]

Argazki askok gipuzkoarren eguneroko bizitza islatzen dute baina ezin dira faltatu bilduma zabal honetan herrietako festak.

Deba herriko festak 1934an

[Indalecio Ojangurenek Debako festetan ateratako irudia, 1934ean plazan dantzariak ikus daitezkeelarik]

Gipuzkoako historia, bizitako garaien oroitzapenak berbizitzeko edota, belaunaldi berriek euren jatorria hobeto ezagutzeko leiho berri bat zabaldu da sarean. Hona: http://Guregipuzkoa.net

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia