euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzo jaio zen Santa Fen (AEB) Rosetta 'Rose' Uberuaga, Blas 'Buber' eta Lisa-ren alaba; ama-alaba ongi daude

2008/03/06

Ongi etorri, Rosetta 'Rose' Jothany Pearl Uberuaga!
Ongi etorri, Rosetta 'Rose' Jothany Pearl Uberuaga!

PUBLIZITATEA

Atzo jaio zen AEBetako Santa Fen, behin ama ospitaleratuta munduratzeak denbora apur bat hartu bazuen ere, Rosetta 'Rose' Jonathy Pearl Uberuaga, Blas (Buber.net) Uberuaga eta Lisa Van De Graaff-en lehenengo alaba. Interneteko euskal munduan aurkezpenik behar ez duten bikotea dira Blas eta Lisa, eta ezaguna da baita ere, besteak beste, Seattle-eko zein New Mexikoko Euskal Etxeetan aitzinarazi duten lana. Biak --aurreantzean hiruak esan beharko seguruenik-- AEBetako euskal komunitateko partaide aktiboak dira. Rose bertan goizaldeko 2:40ak zirenean (Euskal Herrian goizeko 10:40ak) jaio zen, eta ongi daude, errekuperatzen egindako lan onaz, aitak EuskalKultura.com-i esan dionez.
Estatu Batuetako New Mexiko estatuko euskal familia pozik zen atzo kide eta partaide berri bat mundu honetara onik iritsi zela jakitean, are gehiago ume berria Blas eta Lisa (Van De Graaff) Uberuagaren lehenengo alaba izanik. Rose jaio berria --izen osoa Rosetta "Rose" Jothany Pearl Uberuaga izango du-- goizaldeko 2:40etan munduratu zen, Santa Feko ordutegian (MST-Mountain Standar Time), Euskal Herrian goizeko 10:40ak zirelarik.

Aita hunkituak buletin honi baieztatu dionez, ama-alaba ongi daude, atsedena hartzen 'egindako lan gogor eta luzearen ondotik'. Honelako xehetasunak jakitea maite dutenentzat, Rosek 8 libera eta 5 ontzako pisua izan zuen jaio berritan eta 21.5 hazbeteko luzera. [Ezkerreko irudian, ama-alaba]

Lehenengo alaba

Blas Pedro Uberuaga eta Lisa Van De Graaff bikote arras ezaguna dira interneteko euskal esparruan. AEBetako Idahon 1970ean jaioa, aita munitibartarra (Bizkaia) eta ama Oregoneko euskal-estatubatuarra zeuzkala, Blasen izena --eta batez ere akronimo edo izengoitia, Buber-- oso ezaguna da interneteko euskaltzale guztientzat, berak sortu baitzuen 1990 hamarkada hasieran, Washington estatuko Unibertsitatean ikaske zela, euskal edukien biltzaile eta erreferentzia bilakatu zen lehenengo webgune aitzindaria, Buber Basque Pages izenekoa.

Ez zuen berak sekula pentsatu bere orrialde pertsonalaren euskal atalak hartu zuen neurria eta tamaina hartuko zuenik, baina denborarekin, Fisika karrera bukatu, ikasketak garatu eta New Mexiko estatuko Santa Fera bizitzera aldatu zenean ere, orrialdea berarekin eraman zuen, Unibertsitateko zerbitzaria atzean utziz eta Buber.net helbidera pasaturik orrialdea beregain hartuz. Lisa eta bera 2002an ezkondu ziren. Seattle-ko Euskal Etxeko kide eta bazkide aktibo zena New Mexikoko Euskal Etxeko sustatzaile eta kide bilakatu zen, oraingoan Lisa lagun. Hiru dira orain. Zorionak hirurei eta, bereziki, ongi etorri Rose tipiari.


Lotura interesgarriak

Buber.net webgunea, aitzindari eta erreferentzia ingelesez
www.buber.net

Blas Pedro Uberuaga, Buber-en autobiografia
www.buber.net/Blas/auto.html

New Mexikoko Euskal Etxearen gunea, Buber-en orrialdeetan
www.buber.net/NMEE

Euskadiko 'Buber Sariak', bere ohoretan honela bataiatuak
http://buber.interneteuskadi.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia