Nazioarteko 21 herrialdeko bidaia-agentzietako ordezkaritza zabal bat Euskal Herrian da egunotan, "Meet the Basque Country" topaketan parte hartzen. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu du topaketa, eta ostirala arte luzatuko da, Euskadi nazioarteko enpresa turistikoen artean ezagutzera emateko asmoz. Donostian inauguratu zen, gaur Gasteizen dira partehartzaileak eta bihar Bilbon amaituko da topaketa.
Donostia-San Sebastián. "Meet the Basque Country" topaketan partehartzen ari dira egunotan 21 herrialdetako tour-operadore eta bidaia-agentziak. Herrialde horiek Alemania, Argentina, Australia, Austria, Begika, Canada, Finlandia, Frantzia, Irlanda, Italia, Mexiko, Norvegia, Hegoaldeko Korea, Espainia, Suedia, Tailandia, Herbehereak, Turkia, Erresuma Batua eta AEBak dira.
Euskadin egiten den merkataritza turistikoaren ekitaldirik handiena da topaketa hau, eta bere helburua Euskal Herriak eskaintzan dituen turismo aukerak nazioarteko agenteen artean ezagutzera ematea da, aldi berean bertako eta kanpoko enpresak harremanetan jarriz.
Basquetour-ek, Eusko Jaurlaritzaren Turismoaren Agentziak antolatu du topaketa eta aurtengoa bigarren edizioa da. Atzo inauguratu zen, Donostiako Aquarium-ean egin zen ekitaldi batekin. Bertan izan ziren, besteak beste, Donostiako alkate Eneko Goia eta Basquetour agentziako zuzendari Arantza Madariagaren partaidetzarekin. Han izango dira, baita, Mertxe Garmendia, Jaurlaritzako Turismo zuzendaria; Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria eta Juncal Ibeas, Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren saileko zuzendaria.
Gasteiz eta Bilbo
Basquetour-ak hiru egunetako egitarau zabala prestatu du topaketan parte hartzen duten tour-operadoreentzat. Bisitaldi tematikoak egingo dituzte partehartzaileek hiri-irteerak, gastronomia, kostaldea eta natura, euren interesen arabera eratutako ibilbidean.
Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregian ordea, kultura- eta kirol-erakustaldiez gozatuko dute, eta 27an, berriz, lan egiteko eguna izango da Bilboko Iberdrola dorrean. Halarik ere, topaketa amaitu arren, partehartzaile gehienek Euskadin gelditzeko asmoa agertu dute, herrialdea ezagutzen jarraitzeko asteburuan zehar.