euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzo hasi zen Lazkaon Gaztemundu 2012, Kolonbia, Argentina, AEB eta Uruguaiko euskara irakasleak partaide

2012/09/05

Atzoko bisita eta ongi-etorriko irudia, Julian Celaya Gaztemunduko partaideei mintzo (argazkia Irekia)
Atzoko bisita eta ongi-etorriko irudia, Julian Celaya Gaztemunduko partaideei mintzo (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Atzo ekin zitzaion Gipuzkoako Lazkaon, bertako Maizpide barnetegian, urtero Jaurlaritzak euskal etxeetako gazteentzat antolatu ohi duen Gaztemundu programari, 2012ko edizio honetan euskara ikasleei zuzendua, iragan azaroko Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrak egindako gomendioei jarraiki. EuskalKultura.com-ek bere momentuan adierazi bezala, partaideak 15 dira, Argentina, Estatu Batuak, Kolonbia eta Uruguaitik etorriak, gehi azken orduko partaide argentinar bat gehiago.

Lazkao, Gipuzkoa. Lehenengo egunean, bertaratutakoek Julian Celaya, Kanpoan diren Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendariaren, Lurdes Auzmendi Kultura sailburuordearen eta HABEko zuznedari Iñaki Uriberen bisita jaso zuten, eurekin solastu eta ongi-etori ofiziala ematearren. Ikastaroak hamabost egun iraungo ditu brez, baina partaide gehienak hilabete hondarreraino geratuko dira Maizpiden, azkeneko bi asteetan euskara ikastaro trinko bat egitearren.

Ekimen honen antolatzaile den Euskal Administrazioaren izenean egin zituen hitzetan, Julian Celaya ezaugarriz, izaeraz, euskal etxez, herrialdez eta euskara menperatze-mailaz anitza den Diasporako gizon-emakume taldearen aurrean mintzatu zen eta gogora ekarri zien Lopez lehendakariak iragan azaroan Donostian egin zen Euskal Gizataldeen Mundu Baztarrean partaideen aurrean adierazitako hitzak, euskal agintarien engaiamendua azpimarratuz, eukararekiko, eta baita ere euskarak guztion ondare gisa duen balioa, norberaren jatorri edo ideologia guztien gainetik.

Irakasleetako batzuk euskara ikastera eta ikastaro honetan parte hartzera ekarri zituzten arrazoiak eta motibazioa azaldu zuten. Ikastaroak hamabost bat egun iraungo ditu, lehenengo fasean, nagusian, eta metodologia eta euskara irakasteko teknikak azertu eta irakatsiko dira; bigarrena, berriz, edukia eta euskara lantzekoa izango da, finean Diasporako irakasleontzat egokitutako euskara ikastaro trinko bat izango delarik.

Asteburuetan irteera batzuk eratu dira euskal irakasle taldeak Euskal Herriari eta bereziki euskara eta euskal kulturari lotutako zenbait errealitate ezagut ditzaten. Datorren asteburuan, esaterako, partaideak Donostiara eta Zarauzko Euskal Jaietara mugituko dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia