euskal diaspora eta kultura
2009/06/10
PUBLIZITATEA
Reno, Estatu Batuak. "Lan pixkat izan da, baina merezi izan du", esan dio EuskaKultura.com-i Marimar Ubeda Nevada-Reno Unibertsitateko Liburutegiko Euskal Adarreko liburuzainburuak. Joan den astean gure buletinaren bidez deialdia egin eta hainbat euskal liburutegi eta euskal etxetatik etorri dira eskabideak, Renoko liburutegiak behar ez zituen eta expurgatu behar zituen liburuak jaso eta euren liburutegien parte egiteko.
Estatu Batuetako Euskal Etxe eta liburutegiei dagokienez, eskaintza zuzenean egin zen NABOko euskal etxeen eta Izaskun Kortazar NABOko euskara arduradunaren bitartez. Hamabi izan dira eskabideak, Washington, Idaho, Virginia, Utah, Nevada eta New Mexiko estatuetako zenbait herrietatik eginak. Munduko gainerako herrialdeei dagokienez, eskabide bana etorri da Kolonbia, Mexiko, Espainia eta Alemaniatik.
Argentinatik, berriz, ugariak izan dira, ipar-iparraldeko Misiones probintziatik, hego-hegoaldeko Santa Cruz probintziaraino. Heldu dira, izan ere, honako hiri eta herrietatik: General Acha, Salta, San Pedro, Necochea, Mar del Plata, Corpus Christi, Resistencia, Mendoza, San Juan, General Rodriguez, Bahia Blanca, La Plata, Rio Gallegos eta Buenos Aires hiriburutik. Bina liburu pakete jasoko du eskabidea egin duen bakoitzak.
Lotura interesgarriak
Nevada-Euskal Liburutegia
http://www.library.unr.edu/basquelibrary
Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentrua
http://basque.unr.edu
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus