Boise, AEB. Atzo arratsaldeko lehenengo orduan muralaren aurrean Capitol Boulevard-i begira eginiko ekitaldi xinple batekin berrinauguratu zen Boisen Basque Blockeko Euskal Murala, hainbat herritarren diru sostenguari esker zaharberritzeko lanak amaitu ostean. Euskaldunen eta Idahoko euren presentziaren lan alegoriko bat da bertan ikus daitekeena. Hiriko Euskal Museo eta Kultura Etxeak hartu zuen bere gain margolana zaharberritzeko lanen koordinazioa, Boiseko Udala hondatzen hasia zela ohartu eta horri buruzko erabakia hartu ondotik.
Berez, jatorriko lanaren binilozko bertsio bat da oraingoan ezarri dena, aire zabalean egoteak dakartzan baldintza txarrak askoz hobeto gainditzeko ahala duena.
Boiseko Euskal Murala 2000. urtean inauguratu zen, Jaialdi urtean, The Letterheads izeneko taldea egile, taldeko bi oraingoan ere partaide izan direla.
-Hona laguntzaile izan diren heritarren eta prozesuaren berri, Basque Museum-en webgunean
-Zaharberritze edo berrezartzeko asmoen berri aurtengo urtarrileko gure artikulu batean