euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzerriko Euskal Gizataldeetan egoera larrian daudenentzako 2010eko laguntza deialdia zabalik da

2010/05/26

Atzoko EHAAren alea,  Euskal Gizataldeetan egoera larrian dauden pertsonentzako 2010eko laguntzak deitu eta zehazten dituena (argazkia EuskalKultura.com)
Atzoko EHAAren alea, Euskal Gizataldeetan egoera larrian dauden pertsonentzako 2010eko laguntzak deitu eta zehazten dituena (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Atzo eman zuen argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Atzerriko Euskal Gizataldeetako kide izanik egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko 2010eko deialdia. Zenbatekoari dagokionez, 207.854 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak zeregin honetara, iaz bideratu zuen kopuru berdina. Laguntzak pertsona behartsua bizi den herri edo eremu geografikoari dagokion euskal etxea bitarteko bideratzen dira, eskabideak aurkezteko epea [euskal etxeak egin behar duen bitartekaritza lanarentzat, eskatzaile den pertsonak epe horren aurretik gauzatu behar baitu guztia] 2010eko ekainaren 28a izango delarik. Jakingarriak, xehetasunak eta informazio gehiago datozen lerroetan.

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo, maiatzaren 25ean, eman zuen argitara Lehendakaritzaren 2648 Xedapena, 2010.eko maiatzaren 19koa, zeinaren bidez Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2010. urteko deialdia egiteko duen. Diru-laguntza hauek "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko" dira.

Euskal etxeei zuzendutako deialdi bat da. Euskal etxeak bakarrik aurkez daitezkeen deialdia da, alegia, euskal etxeen baitan uzten baita euren inguruko eta euren geografi-esparruaren barnean gelditzen diren euskal gizataldekide diren banakako pertsonen eskabideak jaso eta bideratzeko ardura. Norbanakoek, beraz, euren herri edo herrialdean hurbilen daukaten euskal etxera jo beharko dute eskabidea haien bidez egitearren. Hori guztia denborari erreparatuz egin behar dute, eskabideak aurkezteko epemuga [euskal etxeek daukatena, norbanakoena oraindik laburragoa izango baita] datorren ekainaren 4ean bukatuko baita. Tramiteak eta eskabideak euskal etxean lehen bait lehen egitea komeni da beraz.

Aintzat hartu behar den araudia honakoa da:

-2010eko maiatzaren 19ko Ebazpena, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, euskal etxeei diru-laguntzak emateko 2010. urteko deialdia egiteko dena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.

-222/2003 Dekretua, irailaren 30ekoa, Euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzekodena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira(urriaren10eko EHAA, 198 zk.)

Albiste hau idazteko tenorean Jaurlaritzako Kanpoko Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritzaren webguneak aurtengo deialdiaren xehetasunak biltzen ez bazituen ere, pentsatzekoa da skabideak jaso eta eurei buruzko jakingarriak emateko arduraduna Miren Astola izango dela (euskaletxeak@ej-gv.es), tel: (34) 945 018127, faxa: 945 018158.

Erantsi beharreko agiriak:

a) Eskaera inprimaki ofiziala, interesa duen pertsonak eta bere tutoreak edo ordezkari legalak ere izenpetua, eta Euskal etxeak abalatua

b) Familia unitatearen urteroko diru-sarreren ziurtagiria, edo aurkeztu ezin bada, agintari eskudunaren zinpeko aitorpena

c) Familia unitateak dituen ondasun higiezinen txostena

d) Euskal Gizataldeetako kideak direnen akreditazioa

e) Interesa duen pertsonaren egoeraren txostena, Euskal etxeak emandakoa. Euskal etxeari dagokio eskaeraren tramitazioa

f) Diru-laguntza erabiliz egingo diren gastuen aurrekontua

g) Osasun laguntza eskatzen dutenek medikuen ziutagiria aurkeztu beharko dute, osasun egoeraren adierazleak eta egoera larrian daudela adierazten duten ziurtagiriak adota osasun asistentziagatik sortutako gastuen justifikantea

Jakingarri guztiak eskuratzeko, kasu eman deialdia egiten duen Ebazpenari eta goian aiptutako Dekretuari edo zalantzarik edo galderarik izanez gero harremanetan jarri Eusko Jaurlaritzan adierazitako pertsonarekin, emandako telefono, e-mail edo faxaren bidez.

Lotura interesgarriak

-Iazko deialdiko jakingarriak, aurtengoak ere parekoak izango direlakoan. Informazio hau edozein momentuak eguneratu eta aurtengo datuekin ordezkatu ahal izango du Jaurlaritzako Kanpoko Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako Zuzendaritzak.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia