euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzerrian premia larrian bizi diren herritarrentzako 2020ko laguntzak onartu ditu Jaurlaritzak, 202.000 euro guztira

2020/04/01

Euskal Etxeak bitartekari ematen ditu Jaurlaritzak egoera larrian daudenentzako laguntzak. Irudian, Gral Rodriguezko Euskal Etxea
Euskal Etxeak bitartekari ematen ditu Jaurlaritzak egoera larrian daudenentzako laguntzak. Irudian, Gral Rodriguezko Euskal Etxea

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak onespena eman zion atzo astearteko Kontseiluan, munduko Euskal Gizataldeetan premia larrian dauden herritarren egoera eta laguntza-beharrei aurre egiteko 2020ko Deialdiari. Orain artean bezala bezala, dirulaguntzok Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira, eta orotara 202.000 euro zuzkidura izango dute. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialean, eta hortik aurrera hilabete bateko epea zabalduko da eskabideak aurkeztu ahal izateko.

Eskatzaileek euskal gizataldeko kidea direla eta atzerrian bizi direla egiaztatu beharko dute; eta dauzkaten beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez edukitzea; eta etxe partikularretan bizi beharko dute, araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeen kide izan gabe.

Deialdia datozen egunetan emango du argitara EHAA buletin ofizialak eta argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epea zabalduko da eskabideak aurkeztu ahal izateko. Egoera honetan bazaude, kontaktatu zeure euskal etxearekin edo hurbilen duzunarekin (eurak izango dira bitartekari), hurbilen duzun Euskadiren Ordezkaritzarekin edo zuzenean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin argibide edo xehetasun bila (euskaletxeak@euskadi.eus).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia