euskal diaspora eta kultura
2012/07/18
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak uztailaren 16an argitaratu du euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura zabaltzeko laguntzak eskatzeko bigarren --eta azken-- epea. Orotara 370.000 euroko zuzkidura du diru-laguntza deialdi osoak eta bertara aurkez daitezkeen jarduerak honakoak dira: arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura.
Deialdiaren informazio osoa eta eskabidea aurkezteko inprimakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eskura daitezke, hemen. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 14ean itxiko da. Bigarren epe honetara 2012 urtean zehar egin diren edo egingo diren jarduerak aurkez daiteke.
Dirulaguntzaren eskatzailea artista eta sortzaile bera izango da. Bere obra sustatzeko edo erakusteko atzerrian egingo duen proposamenaren baitan, euskal etxeren bat ere sar dezake, edo euskal etxe bat edo gehiagorekin harremanetan jarriz euskal etxea dagoen herri horretan edo herri horietan bertako erakustoki edo aretoetan aurkez diezaioke bere lana publiko orokorrari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus