euskal diaspora eta kultura
2009/04/08
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak 2009ko atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia argitaratu du.
Diru-laguntzak emateko eskaeretan akreditatutako egoeren larritasuna baloratuko da, honako baldintza hauen arabera:a) Familien egoera ekonomikoa, herrialdearen bataz besteko errenta kontuan izanik: 5 puntu arte.
b) Osasun arriskuaren larritasuna edo beharren egoera larritasuna: 15 puntu arte.
c) Egiaztatutako premiari aurre egiteko eskatutako zenbatekoaren egokitasuna: 5 puntu arte.
Laguntza hauek jasotzeko interesa duten pertsonek euskal etxeetara jo beharko dute, eskaerak balidatu eta tramitatzeko. Euskal etxeetako kideek beraien zentroetara jo beharko dute eta euskal gizataldeetako kideak izan eta euskal etxeetakoak ez direnek beraien lurralde-mugapeko edozein euskal etxetara jo dezakete, edo lurraldean ez badago, herrialdekora.
Epeak eta inprimakiak
Euskal etxeak beraiek izango dira interesa duten pertsonen eskaerak sinatuta aurkeztu beharko dituztenak, honako helbidean:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Eskabideak aurkezteko epea, 2009ko maiatzaren 5ean amaituko da. Deialdiaren oinarriak eta eskabideak aurkezteko inprimakiak, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus