euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eguna iritsi da: gaur abiatuko da Argentinatik Euskadira, 4 euskal etxetako 22 bisitariko taldea

2013/05/31

Maiatzaren 4an elkartu ziren Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean bidaiariak (18 bildu ziren, 4 ezin izan zirelako joan). Bazkaria partekatzeaz gain, ‘emozioak eta urduritasuna’ ere konpartitu zituzten lagunek (argazkiaEE)
Maiatzaren 4an elkartu ziren Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean bidaiariak (18 bildu ziren, 4 ezin izan zirelako joan). Bazkaria partekatzeaz gain, ‘emozioak eta urduritasuna’ ere konpartitu zituzten lagunek (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Ideia iaz urte erdialdean sortu zen, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen baitan. Proposamenak arrakasta berehala lortu eta lekuak berehala bete ziren gehienbat Arrecifes, San Pedro, Suipacha eta Buenos Aireseko –Euskaltzaleak– lagunekin. Orain, unea heldu da eta taldea gaur abiatuko da Euskal Herrira, bi asteko bidaian, bisitatzeko Gernika, Gaztelugatxe, Aralar, Biarritze, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Donibane Garazi.... Gaur hasiko da abentura. Izan bidaia on, lagunok!

Arrecifes, Argentina. Hamalau eguneko bidaia hasiko dute gaur Argentinako 22 lagunek. Ibilaldiak egitaraua bizia dauka eta toki ederrak  bisitatuko dituzte, eguneroko giroan eta euskal nortasunean barrena murgiltzeko ahalegina lagun. Gehienentzat, lehen aldia izango da ‘Ama Lur’ean; beste batzuentzat, ordea, leku amestuetara bueltatzeko aukera. Edonola eren, esperientzia aparta izango da lagun taldearentzat, Euskal Herriarekiko duten maitasuna sendotzeko eta elkar hoibeto ezagutzeko aukera emango baitie.

Izan ere, lan handia egiten dira Argentinako euskal etxeetan euskal kultura zabaldu eta ezagutarazteko. Jende anitz bertaratzen da erakundeetara euren sustraiak hobeto ezagutu eta ulertzeko. Inguru horretan piztu da bisita hau gauzatzeko grina. Antolaketa lan azpimarragarria egin dute hor bereziki bi pertsonek. Mariana Dominek, Euskaldunak Denak Bat-eko kide aktiboak, eta bere ahizpa Estefaniak, turismo agenteak, ondo baino hobeto zekiten zer bilatzen duen euskal gizataldeko kide batek hau bezalako bidaia batean, eta neurrira egiten saiatu dira.

14 eguneko ibilbidea

-Ekainaren 1ean, Bilbora Iristea. Ongietorri afaria hotelean.
-Ekainaren 2an, Bilbo (Artxanda Mendia, Calatravaren Zubia, Udaletxea, Santiago katedrala, Begoñako Basilika, Euskal Museoa, Guggenheim Museoa), Getxo, Portugaleteko Zubia.
-Ekainaren 3an, Gernika, Urdaibai Erreserbako Upeltegi baterako bisita, Bermeo, Gaztelugatxe, Bakio.
-Ekainaren 4an, Egun librea Bilbon.
-Ekainaren 5ean, Santimamiñe, Gipuzkoako kostaldea, Getariara Bisita eta Dastaketa Zarauzko Upeltegi batean, Donostia (Kontxako Hondartza, Haizearen Orrazia, Alde Zaharra, Kursaal)
-Ekainaren 6an, Igartubeiti Baserria, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa, Tolosa, Pasai Donibane, Donostia.
-Ekainaren 7an, Oñatiko Unibertsitatea, Arantzazuko santutegia, Loiolako Basilika, Donostia.
-Ekainaren 8an, Baiona, Biarritze, Donibane Lohizune, Donostia.
-Ekainaren 9an, Egun librea Donostian.
-Ekainaren 10ean, Iruñea (Alde Zaharra, Zezen Plaza), Erriberri, Erriberriko Jauregia, Leire, Xabierko Gaztelua, Iruñea
-Ekainaren 11an, Elizondo, Zugarramurdi, Donibane Garazi, Auritz, Orreaga. 
-Ekainaren 12an, Gasteiz (Santa Maria katedrala), Aralarko San Migel, Zalduondo.
-Ekainaren 13an, La Hoyako herria (baieztatzeke), Marques de Riscal-en Upeldegia, Villa Lucia-ko Ardoaren Gune Tematikoa, Ysios Upeltegia, Guardia, Haroko Upeldegiak
-Ekainaren 14an, Bilbao, agur afaria hotelean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia