Necochea, Argentina. Ekainaren 8an osatu zuten euren Giza Katea Necocheako Euzko Etxeko lagunek. Instituzioko arlo guztietako kideak bildu ziren eta Etxeko saskibaloi estadioa bete zuten. hala adierazi digu euskal elkarteko lehendakari berria den Kiti Zubillagak. EuskalKultura.com-i egin dizkion hitzetan azaldu duenez, “Euskal Etxeko familia guztiei azaldu genien Gure Esku Dago eta Giza Katea zer diren eta oso gustura hartu zuten parte. Azpimarratzeko ere, txiki asko hurbildu zirela, batez ere dantzariak eta kirol eskoletakoak”.
Katearen bideoa, hemen.