euskal diaspora eta kultura
2012/03/15
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Booktrust elkarte britaniarrak berriki argitaratu du "Independent Foreign Fiction Prize" sarirako hautagai diren 15 eleberrien zerrenda eta horien artean da Bernardo Atxaga euskaldunaren "Zazpi etxe Frantzian". Sari honek ingelesera itzulitako fikzio lanik onena hautatzen du. Atxagaren lana iazko azaroan argitaratu zen ingelesez eta harrez gero kritika onak jaso ditu Erresuma Batuan.
Sariok The Independent egunkari ospetsuak sortu zituen 1990 urtean, baina aurten saria ematearen ardura Booktrust elkartearen eskutan gelditu da. Atxagaren Zazpi etxe Frantzian lana sari hauetarako hautatzen duten lehendabiziko euskarazko eleberria da.
Orain jakitera eman den zerrenda honetatik bost lan finalistak aukeratuko dituzte datorren apirilaren 12an, eta horien artetik aterako da irabazlea. Konpainia onean dago Atxaga; izan ere, Haruki Murakami, Umberto Eco edo Amos Oz bezalako idazle entzutetsuak ditu lehiakide.
Hauxe da hautagaien zerrenda:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus