euskal diaspora eta kultura
2012/11/12
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. 'Seven Houses in France' eleberria aukeratu du Publisher Weekly literatur aldizkariak AEBetan aurten argitaratu diren fikziozko hogei lanik onenen artean. Zerrenda ospetsu eta eragingarri honetan Bernardo Atxagak Alice Munro, Andrew Miller, Jeet Thayil eta Amanda Coplin bezalako idazle sonatuak ditu ondoan. Aipagarria da Atxagaren eleberria dela jatorriz ingelesez idatzi ez den liburu bakarra eta idazlea "Basque writer" bezala aurkezten duela aldizkariak.
Publishers Weekly aldizkariak 2012. urteko fikziozko liburu onenen zerrenda honetan sartu du Atxagaren lana. Aldizkariak beste kategoria batzuetako zerrendak ere argitaratzen ditu, besteak beste, poesia, misteriozkoak, haur-gazte literatura, eta abar.
Seven Houses in France (Zazpi etxe Frantzian) eleberria irailean argitaratu zen Estatu Batuetan eta harrera beroa izaten ari da. Margaret Jull Costa izan da lanaren itzultzailea eta Graywolf Press argitaletxeak plazaratu du. Aurretik, Britainia Handian argitaratu zen liburua ingelesez, 2011n hain zuzen, Harvill Secker argitaletxearekin. Aste honetan poltsiko-liburu formatoaren bigarren edizioa plazaratu da herrialde horretan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus