euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bernardo Atxagak inauguratuko du irailaren 16an hitzaldi batez New Yorken bere izena daraman katedra

2011/09/05

Bernardo Atxaga New Yorken hizlari, artxiboko argazki batean (argazkia Koitz Foncillas)
Bernardo Atxaga New Yorken hizlari, artxiboko argazki batean (argazkia Koitz Foncillas)

PUBLIZITATEA

Inaugurazioaren inguruko ekitaldiak datorren ostiralean hasiko dira. Etxepare Institutuaren eskutik, irailaren 9tik 16ra bitartean zenbait ekitaldi egingo dira New Yorkeko CUNYn (City University of New York, New York Hiriko Unibertsitatea), Etxeorratzen Hiriko lehenengo euskara eta euskal kultura katedra abiarazteko. Hitzaldi eta emanaldietan parte hartuko dute Bernardo Atxagak berak, Jaurlaritzako Blanca Urgell Kultura sailburuak, Etxepare Institutuko Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregik, Javier Muguruza musikariak eta Amaia Gabantxo itzultzaileak, CUNYko agintariekin batera. Atxagak, besteak beste, astebeteko mintegia eskainiko du.

New York, Estatu Batuak. Inaugurazioa irailaren 16an egingo bada ere, datorren ostiraletik aurrera eta astebetez ekitaldi sorta bat eratu da New York Hiriko Unibertsitatean (CUNY), euretariko azkena, izan ere, inaugurazio ekitaldi ofiziala izango delarik, saioan Bernardo Atxaga partaide, gaztelaniaz, "Viaje al centro" (bidaia erdigunera) izeneko hitzaldian, ekitaldiko buru Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta CUNYko errektore laguntzaile (associate provost) eta Graduatu Zentruko Gizarte Zientzien eta Humanitate dekano den Louise Lennihan doktorea.

Hona egitarau osoa:

OSTIRALA, IRAILAREN 9AN

Non: The Graduate Center, room 9204
Ordua: 6:00 p.m.
Izenburua: «Utopía y transgresión en el universo literario de Bernardo Atxaga»
Emailea: Mari Jose Olaziregi Alustiza (Etxepare Basque Institute)
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Norentzat: Publikoari zabalik

ASTELEHENETIK OSTIRALERA, IRAILAREN 12-16

Non: The Graduate Center, room 9204
Ordua: 2:00 p.m.-4:00 p.m.
Izenburua: «Cultura y cambio político en Euskadi»
Zer: Mintegiñoa, Bernardo Atxagaren eskutik
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Norentzat: Izena emandako ikasleentzat edo baimen berezidunentzat

ASTEARTEA, IRAILAREN 13AN

Non: The Graduate Center, Martin Segal Theater. First floor
Ordua: 6:00 p.m.
Izenburua: «Katuak eta paradisua / Los gatos y el paraíso / Cats and paradise»
Zer: Olerki irakurleta Bernardo Atxagaren eskutik, Amaia Gabantxo itzultzaile eta Jabier Muguruza musikari
Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez
Norentzat: Publikoari zabalik

OSTIRALA, IRAILAREN 16AN

Non: The Graduate Center, room C197
Ordua: 2:00 p.m.-5:00 p.m.
Filma: «Zeru horiek / Esos cielos / The Lone Woman»
Zuzendaria: Aizpea Goenaga, Bernardo Atxagaren The Lone Woman (1999) nobelan oinarritua
Zer: Filma eta ondoren solasa zuzendariarekin eta idazlearekin
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Norentzat: publikoari zabalik

INAUGURAZIO EKITALDIA. Ostiralean, irailaren 16an

Non: The Graduate Center, Skylight Room. Ninth floor. Followed by reception in room 4116
Ordua: 6:00 p.m.
Zer: Bernardo Atxaga katedraren aurkezpen ofiziala. Bernardo Atxagaren hitzaldia
Izenburua: «Viaje al centro»
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Norentzat: Publikoari zabalik



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia