euskal diaspora eta kultura
2014/06/10
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Sakoneraino sartu da euskal diaspora argentinarrean Gure Esku Dago-ren proposamena eta izpiritu berarekin ehundaka lagunek egin dute bat joan den asteburuan Euskal Herrian osatutako Giza Katearekin, erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko.
Hotzari aurre egiten, Buenos Airesetik Andeetaraino euskal etxe ugarik osatu dituzte euren kateak eta bideoak eta argazkiak egin dituzte Durango eta Iruñearen artean egindakoari gehitzeko. Buenos Airesen burutu ziren lehenengo kateak. Ostiral gauean, Euskaltzaleak-en eta larunbat arratsaldean, Laurak Bat-en.
[Buenos Airesen, 9 de Julio etorbideko Metrobus-eko Independencia geltokia inguratu zuen Euskaltzaleak-eko Giza Kateak. Egoitzara bueltatuta, Gure Esku Dago abestia ere abestu zuten bildutako lagunek. Buenos Airesko Laurak bat-en, berriz, biharamunean bildu ziren kideak. Erakundearen izenean, Arantxa Anitua lehendakariak hartu zuen hitza Gure Esku Dago ekimenari babesa emateko (Bideoa GED)]
[Cordoba probintziako izen bereko hiriburuan, euskal gizataldearen lagun batzuek, tartean Cosquin herriko Mala Vida musika taldeko kideek-- Gure Esku Dago dinamikaren aldeko bideo hau egin zuten]
[Chivilcoyko herriko Beti Aurrera Euskal Etxeko kideek egoitzaren aurreko plazan, GFernika plazan alegia, osatu zuten katea. Katearekin batera, dantza ere egin zuten instituzioko neskatoek. Bideoa ikusteko klik hemen (bideoa EE)]
[La Plata hiriak ere adierazi zion bere babesa Gure Esku Dago mugimenduaren proposamenari. Euzko Etxean burututako kateaz gain, Unibertsitateko Irakurletzako ikasleek bideo bat egin zuten (bideoa GED)]
[Mar del Platako Denak Bat-ek ere esan zuen ‘Gure Esku Dago’. Bideoa ikusteko klik hemen (bideoa EE)]
[Eta gauza bera Argentinan Denak Bat izena daraman beste euskal etxean ere, Mendozakoan hain zuzen (argazkia EE)]
[Necocheako Euzko Etxea ere, Giza Kateko partaide (argazkia EE)]
[Helduen eta baita ere txikien esku dago etorkizuna. Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxean neska-mutilek altxatu zituzten eskuak (argazkia EE)]
[Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko lagunek hiriko Merced Plazan egin zuten bat ekimenarekin (argazkia EE)]
[Durangotik Iruñera baina Andesetik pasatzen: Gure Esku Dago San Juanen hirian (argazkia EE)]
[Iazko Euskal Aste Nazionalaren antolatzaileek ere osatu zuten Giza Kate bat. Villa Mariako Euzko Etxea-k Mendeurreneko Plaza inguratu zuen bere katearekin. Bideoa hemen (argazkia eta bideoaEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus