Endika Río. Teknikariak Athletic "erreferentziazko kluba" dela azpimarratu zuen, "berezitasun garrantzitsuak dituena", eta kanpotik, dugun filosofia, batzuentzat "muga bat irudi lezake", baina "guretzat indar handia da", azaldu zuen.
Berrehun profesional baino gehiago konektatu ziren Bombinen azalpenak jarraitzeko, eta honek erakunde zuri-gorriak berezkoak dituen ezaugarriak errespetatzeari ematen dion garrantzia azpimarratu zuen: "Klub hau euskal gizarteko talde bat da, bere zaleekin oso lotuta dago, eta egoera horrek laguntzen digu ulertzen zer garen, esan nahi baita gure taldeak dituen ezaugarri bereziak eta errespetatu egin behar direla ulertzen laguntzen digu".
Oinarri hori abiapuntu, Athleticek jokatzeko bere estiloa eraikitzen du "protagonistak izaten saiatzen, ausartak eta proposatzailea den sistema bat dutenak". "Entrenatzailearen pentsamoldea eta asmoak bezalako elementuak" batere alde batera utzi gabe.
Futbol eskola orori dilema garrantzitsu bat agertzen zaio. Irabazi edo prestatu? Lezamako egungo buruzagien eskutik doazen bi alderdi. Bonbinek bere iritzia eman zuen honetaz: "Oinarrizko futbolean bi helburu mota daude: Errendimendu kolektiboa, alegia partidak irabaztea eta beheko mailetan tituluak pilatzea; eta errendimendu indibiduala, jokalariak hobetzea alegia, honek finean lehen taldeari onura ekarriko diola. Horrek aukera emango digu etorkizunean errentagarritasuna lortzeko, eskualdaketa posible bat ahalbidetzeko edo, bestela, titulua lortzeko borroka egiteko. Guretzat jokalaria da gure prozesu osoko pieza nagusia".
Oinarrizko futbolean bi helburu mota daude: errendimendu kolektiboa eta indibiduala. Indibidualak jokalariak hobetzea esan nahi du, lehenengo taldearentzat onura izango baitira. Horrek aukera emango digu etorkizunean errentagarritasuna izateko, eskualdaketa posible batean edo titulua lortzeko borrokan
Lezamako prozesua argi dago. Lehenik eta behin, "jokalariaren detekzioa eta hautaketa funtsezkoak dira". Gero, "garapena eta entrenamendua" iritsiko lirateke eta, azken batean, "promozioa jokalari horrekin, klubaren barruan eboluzionatzen jarraitzeko, (beste talde bati) utzita ateratzeko edo lehen taldera igotzeko".
Joko-eredu bakoitzak "ertz desberdinei erreparatzen die, indibidualetik hasita". Bombinek Lezamak maite duen eta Athleticen gustukoak diren jokalariaren profila aipatu zuen: "Guk jokalari lehiakorrak bilatzen ditugu, beti hobeak izatea bilatzen dutenak. Garaipena bilatzen duten jokalariak nahi ditugu, bi profilak lantzen dituztenak, horrek aukera emango baitigu aldaerak izateko, ausartak, solidarioak, nobleak... Nahiago dugu jokalari sakrifikatua talentuduna baino", azaldu zuen.
(Mundo Deportivon argitara emana)