euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Athletic uko egin ezin duzun grina da: Berpizkundea Madrilgo Euskal Etxean"

2018/04/11

Athletic-en Madrilgo Euskal Etxeko Peñaren webgunea eta Alejandra Herranz blogger kazetari athleticzalea
Athletic-en Madrilgo Euskal Etxeko Peñaren webgunea eta Alejandra Herranz blogger kazetari athleticzalea

PUBLIZITATEA

Izenburu honekin sinatu zuen atzo post edo artikulua ElDesmarque-Bizkaia kirol atarian Alejandra Herranza kazetariak.Testuarekin, Diasporako peña batetik nola bizi den talde zurigorriaren partida bat ezagutzearren egindako proposamen bati erantzuten ari zen blogger athleticzale ezaguna. Hona beraz kronika, Madrilgo Euskal Etxeko Athletic-en Peñatik iritsitako lekukotasuna. Athletic-ek 16 peña ofizial dauzka Madrilgo komunitatean, eta 21 dira, berriz, Euskal Herria eta Espainiatik kanpo dituenak.

Alejandra Herranz / Madril, Espainia. Orain egun batzuk, Asis Martin-ek, ElDesmarque-Bizkaiko nire editore denak, erronka bota zidan: post bat idatzi behar nuen azalduz nola bizi dugun Athletic Club-en partida bat Madrilgo Euskal Etxeko Peña Athleticzalean.

Eta nik, Bilbon jaio ez nintzen honek, beste hiri eta herrialde batean jaiotzea otu baizitzaidan, erronkari eutsi eta nire eramangarriaren aurrean jesartzen ikusi nuen neure burua geure berpizkunde bereziaren ondoko egunean,Villarreak-i bere zelaian hiru eta bat irabazki ostean, Sergio Asenjo ikusgarri baten atearen aurrean, Santander Ligako 30. jardunaldian.

Berpizkunde baten antzekoa izan baitzen: Villarreal-en irteeran oso goitik presioa egiten, Iñigo Córdoba bete-bete batekin, sekula agertu ez zela zirudien Iker Muniain batekin, Iñaki Williams beti bezain borrokalari batekin, batzuetan --behar adinetan-- egokiera onean Sergio Asenjoren atea zulatzeko. Eta San Mamesen zein etxetik kanpo zelaian aspaldi gauzatzen ez genuen talde-joko batekin.

Madrilgo Euskal Etxeko Athletic-en Peñak 55 bazkide dauzka, EEko kide ere badirenak, eta batzuk baita Klubeko bazkideak ere. 1998ko abuztuan sortu zen eta bere kideak EEko ekitaldi aretoan batzen dira Athletic-en partidak ikustearren, Zarzuelaren Antzokiaren aurrean eta Diputatuen Kongresu bestaldean, Jovellanos kalean.

Ez, ez gara beti 55 izaten ekitaldi aretora batzen garenak.  Atzo, esaterako, 13 bat pertsona ginen: batzuk 'talde egonkorrekoak' (sekula huts egiten ez duten horietakoak), beste batzuk 'agonias' sektorekoak (partida hasi orduko kexuka edota jokalari jakinak kritikatzen ari direnak) eta beste batzuk Madrilen pasoan zeudenak.

Eta bart, emozioak ugari izan ziren.

Sustoari eutsi genion jokoa hasi eta sei minutura Pablo Fornails desagertu zenean zelaian edo Athletic-en defentsa, desuztartzen ari zela zirudienean. Intziri sakona atera zitzaigun Markel Susaetak jaurtitakoak langari eman zionean edo Asenjok gola behar zuten zenbait baloi indargabetu zituenean.

Oroitzapen herratsua epailearen amarentzat Athletic-eko sei jokalariri ateratako txartel horietan. Atxikimendu alde/kontrakoa Raúl Garcíarentzat, pasatze zehatzak eta hutsegiteak tartekatu zituenean.

Bozkarioa hiru aldaketak eman zirenean: txalotzeko ateratzen zenari eta sartzen zenari, atzokoa gomutaratzeko partida horietakoa izan baitzen, beti honela joka dezagun eskatzeko modukoa. Euforia askatukoa Muniainek markatu zuenean, bart sei hilabete baino gehiago min hartuta lehen ekipotik urrunduta egon ostean itzultzen zen gizona baitzen.

Madrilgo Euskal Etxeko Athletic-en Peñako bazkideak beti batzen gara Athletic ikustera hiriburu honetan euskal diasporaren biltoki den gure etxe honetan.

Asko izaten gara kanpaina ona denean edo derbiren bat gertaturik (Reala) edo lehia gorenetan (RealMadrid, FC Barcelona).

Gutxi izaten gara Athletic-ek distira gabe jokatzen duenean, joko eskemarik gabe, konparazio denboraldi honetan gertatzen ari den bezalaxe. Edo futbolaren merkatuko erreginek, telebista eta telefonia mugikorreko konpainiek, partida igande batean 12etan edo 21etan; edo astelehen batean 21etan programatzen dutenean.

Baina beti gara. Eta bazkide gehiago irabaztea igurikatzen dugu Madrilgo mundu athleticzalearen txoko honetan.

Beti gara, zeren eta "El secreto de sus ojos" (Juan José Campanella, 2009) film argentinarreko pertsonaia harek aitortzen zuen bezala "gizon batek gauza asko alda ditzake: neskalaguna, lana, etxea, hiria, herrialdea... Gauza bakarra dago aldatu ezin duena: grina ezin du aldatu".

Eta Athletic, jakina, uko egin ezin duzun grina da.

(ElDesmarque-Bizkaian 2018-04-10ean argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia