Caracas, Venezuela. Koronabirusagatik zintzilik dago oraindik Espàiniako Errege Kopako fianala eta nola jokatuko den –publikoarekin edo publikorik gabe– argi ez badago ere, euskal futbol-zaleek irrikaz itxaroten dute Donostiako Reala eta Bilboko Athletic aurrez aurre jarriko dituen partida zirraragarria. Gai hau eta beste batzuk hizpide solastu da EuskalKultura.eus Caracasko Athletic-en Lagunarteko presidentea den Iker Ruiz de Sabandorekin.
Aitaren zein amaren aldetik dauzka Ikerrek euskal sustraiak eta gure lankide Sabrina Otegiri aitortu dionez, “Betidanik dut lotura Caracaseko Euskal Etxearekin”. Athletic-en Lagunarteko presidentea izateaz gain, pilotari ere izan zen Iker eta Elkarteko kirol zuzendaria da.
Hiriburu venezuelarreko Athletic-en Lagunartearen errealitatera hurbilduko gara bideo elkarrizketa honetan. Mila esker lagun! Eta inor baztertu gabe… Aupa Athletic!!
[EuskalKultura.eus-ek Iker Ruizi egin elkarrizketa gaztelaniaz euskal azpitituluekin (itzulpen ez literala]
Athletic-en peñak munduan
Munduan zehar dauden Athletic-en lagunarteei buruz, Iker Ruizek esan digu 400 bat daudela, ofizialei dagokienez. Ia erdia Euskal Herrian daude eta besteak kanpoan, Espainian zein munduan barrena. Tartean:
-‘Peña Joseba Etxeberria’, Argentinan (Buenos Airesen)
-‘Peña Athletic 1-7’, Belgikan
-‘Peña Athletic Club Manizales’, Kolonbian
-‘Peña Athletic Club de Cuba’, Kuban
-‘Peña Athletic Club Miami’, Estatu Batuetan
-‘Boiseko Athletic Club Peña’, Estatu Batuetan
-‘Peña Athletic Club California’, Estatu Batuetan
-‘Peña Athletic Club Toulouse’, Frantzian
-‘Leones Italianos - Italiako Lehoiak’, Italian (Turin-en)
-‘Peña Athletic Tokiotarrak’, Japonian
-‘Peña México Athletic Club’, Mexikon
-‘Peña Mr Pentland Club’, Ingalaterran, (Londresen)
-‘Peña Athletic Club Centro Vasco de Caracas’, Venezuelan
Venezuelako lagunarteak harremanak izan ditu Mexiko, Kuba e Italiakoekin. Horretaz gain, 2009ko Kopako finalean parte hartu zuenean Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko peña batzuekin ere bat egin zuen.