euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Athletic Club Museoak "37ko haurrak Erresuma Batuan" erakusketa inauguratu zuen atzo, haur haiek eta futbolaz

2022/04/28

San Mamesen egoitza duen AC Museoan estreinatutako «37. urteko haurrak Erresuma Batuan» erakusketako afixa
San Mamesen egoitza duen AC Museoan estreinatutako «37. urteko haurrak Erresuma Batuan» erakusketako afixa

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. «37. urteko haurrak Erresuma Batuan» da San Mames estadioan egoitza duen Bilboko Athletic Club Museoaren aldi baterako erakusketa berriaren izenburua. 1937ko Gerra Zibilean Erresuma Batura ebakuatu zituzten milaka euskal haurren historia du ardatz, eta futbolaren elitean lehiatzera iritsi ziren batzuen istorioak azpimarratzen ditu, izan ere erbesteratutako haur haietako batzuk erakunde zuri-gorrian debuta egitea lortu batzuten, AC Museoak ohar batean adierazi duenez.

Erakusketa atzo inauguratu zen San Mamesen, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenaren biharamunean, hain zuzen ere. Izan ere Gernikako sarraskiak bizkortu eta areagotu egin zuen milaka haur Euskal Herritik, Bizkaitik bereziki, Erresuma Batura ebakuatzea, Habana baporean, gerra betean.


Erakusketaren inaugurazioko bideoa (irudia AC Museoa)

Lezama, Aldekoa, Barinaga, Bilbao...

Athletic-eko presidente Aitor Elizegi eta ACko zuzendari Asier Arraterekin batera, partaide izan ziren ekitaldian Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Mendia; Giza Eskubideetako, Memoriako eta Lankidetzako sailburuorde Josean Rodriguez Ranz; Bizkaiko Foru Aldundiko Carlos Sergio eta Begoña de Ibarra, hurrenez hurren Kirol zuzendaria eta Kultura zuzendari nagusia; Bilboko Udaleko zinegotzi Amaia Arregi; eta BCA’ 37 UK (Basque Children of 37′ Association UK) elkarteko lehendakari Carmen Kilner.

Baita Manu Lezama ere, erakusketako protagonistetako bat den eta Athletic-eko 40. hamarkadako atezain mitikoa izan zen Raimundo Lezamaren semea. Lezama atezaina Ingalaterrara ebakuatutako gerrako haur haietako bat izan zen eta Southampton FC taldean izena hartu ondoren Bilbora itzuli zen Athleticeko legenda bihurtzeko.

Erakusketa AC Museoaren eta BCA ’37 UK eta BCA’ 37 Euskadi (1937ko Erresuma Batuko eta Euskadiko Euskal Haurren Elkartea Erresuma Batuan) elkarteen arteko lankidetzaren emaitza da. Elkarte horiek 1937an erbesteratutako adingabe hauen memoriaren alde egiten dute lan.

Eros hemen zeure sarrera San Mamesera, barne bisita AC Museora eta erakusketa honetara



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia