euskal diaspora eta kultura
2014/07/14
PUBLIZITATEA
Boise, Estatu Batuak. Azarora edo abendura arte jarraituko dute dirua biltzen, Beristainek buletin honi azaldu dionez. Ordurako ere jakingo dute zein talde arituko den zuri-gorrien aurka: Seattle Sounders, Real Salt Lake edo Portland Timbers. Lehenbizikoak omen dauzka aukera gehien. Gogoratu Athletic-ek datorren udan jokatuko duela partida Boisen, bertan bost urtean behin egiten den Jaialdi euskal-amerikar festa erraldoiaren baitan.
Lantaldean 25 bat lagun daude, baina bost dira antolakuntza zuzentzen ari direnak: John Ysursa eta John Bieter, Boiseko unibertsitateko Euskal Ikasketen Programaren izenean; Bill Taylor eta Craig Warner, Idaho Youth Soccer Association-eko lehendakaria eta zuzendari exekutiboa, hurrenez hurren; eta Argia Beristain bera.
Futbol partidaren sarreretatik lortutako dirua bekak eskaintzera zuzendu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, bekok kudeatuko dituen Euskal Ikasketen Fundazioa sortu berri dute. “35.000 dolarreko bost beka eman nahiko genituzke urtero, hamar urtetan zehar”, esan du Beristainek. “Jakina, lortzen dugun diruaren araberakoak izango dira bekak”.
Partidako atsedenaldian esango dute beken zenbatekoa zein izango den. Edozein ikaslek eskatu ahalko ditu beka hauek, ez soilik jatorri euskalduna dutenek, baina betekizunetariko bat izango da, egingo dituzten ikasketak egiten dituztela, Euskal Ikasketen Programako irakasgai bat hartzea gutxienez.
“Laguntza handia eskaintzen ari da Athletic; laguntza hori gabe ezinezkoa litzateke hau guztia”, antolatzailearen berbatan. Berez, Athletic-ek ez du sosik kobratuko bertan jokatzeagatik, baina bidaia eta egonaldia, dituen gastu guztiekin antolatzaileek pagatu beharko dituzte. Athletic-ek partida horren inguruan antolatuko du datorren urteko denboraldiaurrea.
Albertson’s Stadium-ean (Broncos Stadium ohia) Athletic jokatzen ikusteko 36.000 sarrera saltzea espero du antolatzaileen taldeak, 35 eta 90 dolar artean bakoitza. Nahiko zifra errealista da kontutan izanda euskal-amerikarrak, amerikar ez-euskaldunak eta Euskal Herritik bidaiatutako jende andana ere badoala Boiseko Jaialdira, kasu honetan Estatu Batuetako futbolzale hutsak ere batuta.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus