euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atheticzaleak izan eta ereserkia ondo jakin ez edo ondo ulertzen ez dutenentzat: hona Euskara satorra (bideoa)

2020/04/13

Athletic-en ereserkiko musika Carmelo Bernaolari zor zaio eta hitzak Antton Zubikarairi
Athletic-en ereserkiko musika Carmelo Bernaolari zor zaio eta hitzak Antton Zubikarairi

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Athelticzalea zara eta Athletic-en ereserkia ez dakizu? (gutxi izango dira honelakoak) Edo kantatzen jakin bai baina euskara ez duzu erabat menperatzen, eta beraz ez dakizu oso ondo zer esan nahi duten kantatzen dituzun hitzek? Edo besterik gabe, egoera horretan dagoen lagun bati ereserkia ondo ikasteko, eta bide batez euskara apur bat ikasteko aukera eman nahi diozu? Hori guztia egin dezakezu Athletic-en ereserkia kantatzen eta bere hitzen esanahia argitzen erakusten dizun bideo honekin, 'Euskara satorra' eta honen sortzaile den Beñat Erezumaren eskutik.

Euskara satorra euskara ikasteko hamaika bideoren bilduma eta ikasbidea da. Kantu zahar eta berrien itzulpenen bidez, olerkiak, esaldiak, haur kantu eta jolasak eta beste hamaika eduki dauzkan bideoteka da, Beñar Erezuma egile, ekoizle eta sustatzaile.

Kasu honetan Athletic-en ereserkia ikasten eta ulertzen lagun diezaguke. Gogora dezagun, kantuaren musika Francisco Beobideri zor zaiola; egungo moldaketa Carmelo Bernaola musikagile otxandiotarrari eta hitzak, berriz, bere lagun Antton Zubikarai kazetari, musika-kritikari eta musika-aditu ondarroarrari. Ieup!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia