Hilaren 25ean abiatuko da Hernanin Laburbira, euskarazko film laburren zirtkuitu ibiltaria. Topagunea elkarteak antolatuta, zinemaldi honek euskarazko zortzi ekoizpen aurkeztuko ditu. Aurrekoetan bezala, aurten ere Pariseraino iritsiko da Laburbira, zehazki martxoaren 12an, Euskal Etxean egingo den emanaldi batekin.
Donostia-San Sebastián. Badator Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibilitaria eta aurten ere euskarazko zortzi ekoizpen aurkeztuko ditu. Aurtengoan 27 herrietan izango dira ikusgai film hauek. Laburbira duela 12 urte sortu zen, euskarazko ikus-entzunezko berri eta kalitatezkoak hedatu eta zabaltzeko. Urte hauetan Diasporan ere zabaldu da, eta emanaldioak egin dira Londresen, Erroman eta Parisen, besteak beste.
Urtero modura, askotarikoak dira zirkuituak dakartzan zortzi lanak, saio interesgarria eta gozagarria osatzeko. Aurtengo aukeraketan euskaltzaleen elkarteetako ordezkariez gain, ikus-entzunezkoen sektoreko aditu batek ere parte hartu du.
Hona hemen, XIII.Laburbira osotzen duten 8 lanak:
Zea Bingo. 2015 (7`). Ane Urkiola
Erreplika. 2015 (14`30″). Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri
Jorrai. 2015 (3´). Uda films.
Fishura. 2015 (6´45″). Yago Mateo
Bere bizitzetako bat. 2014 (8´). Aitor Gametxo
Brunilda. 2015 (12´50″). Eriz Alberdi
Hartz txiki. 2015 (16´30″). “The Arlotes”, Uraitz Soubies
Semeak. 2015 (7´25″). Iker Azkoitia
2016ko otsailaren 25etik martxoaren 20ra bitarte, 27 herri bisitatuko ditu film laburren zirkuituak:
-02/25 Hernani
-02/27 Sondika
-02/28 Bergara
-03/02 Arrasate
-03/04 Arespalditza
-03/07 Gasteiz
-03/09 Basauri
-03/10 Soraluze
-03/11 Hondarribia
-03/11 Azkoitia
-03/12 Paris
-03/12 Areatza
-03/13 Usurbil
-03/15 Aretxabaleta
-03/15 Lazkao
-03/16 Larraintzar
-03/17 Guardia
-03/17 Ermua
-03/17 Zumaia
-03/18 Urkabustaiz
-03/18 Igorre
-03/19 Araia
-03/19 Berriozar
-03/20 Mutriku
-04/06 Ordizia (Emanaldi berezia)
-Etxebarri (zehazteke)
-Azpeitia (zehazteke)
Informazio gehiago, www.topagunea.eus webgunean.