New York, AEB. Beste urte batez sasoi honetan, iritsi da New Yorkera "NYC Basque Film Festival", euskal zinemaren hitzordua hirian 2025eko edizio honetan abenduaren 3, 4 eta 5ean. Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza Etxepare Euskal Institutuarekin batera antolatzaile, izenburu bat pantailaratuko du egunero, aurtengoan Tasio (bertsio zaharberritua), Loreak eta Irati, Village East by Angelika zinemetan. Lekuak mugatuak dira, beraz eserlekua erreserbatzea komeni da, hemen klik eginez. Argibideak, hemen.
Gogora ditzagun hiru tituluak: 'Tasio', euskal zinemagintzako klasiko bat da, zaharberritu berria; 'Loreak', Espainiak Oskarren 88. edizioan, Atzerriko Hizkuntzako Film onenari hautagai aurkeztutako euskaraz grabatutako lehenengo filma izan zen; eta 'Irati', txarteldegietako inoizko film arrakastatsuena izen den, Goia Sarietako bost izendapenez. Ospa ezazu euskal kultura eta kontatzeko abilezia eta bizi ezazu zinema bidezko bidaia berezi bat tradizioan eta berrikuntzan errotua", dio gonbidapenak. Sarrera doan.
Filmak
Tasioren trailerra (bertsio zaharberritua) (1984), Montxo Armendariz zuzendari
Loreak (2014), Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendari
Irati (2022), Paul Urkijo Alijo zuzendari