euskal diaspora eta kultura
2012/02/03
PUBLIZITATEA
Ataun, Gipuzkoa. Gipuzkoako Ataun herrian bada Argentinako futbol talde amateur bat jarraitzen duen zalerik. Argentinar taldeak Ataun du izena eta Liga Vascogermana delako txapelketan hartzen du parte. Duela zenbait egun poz galanta hartu zuten Goierriko zein Argentinako zaleek, izen euskalduneko talde honek liga irabazi zuenean.
Taldea 1998an sortu zuten Buenos Aires hegoaldean dagoen Llavallol herriko Euskal Echea institutuko ikasle ohi batzuk. Euskal Echea euskal immigranteek eta euren ondorengoek sortu zuten eskola bat da, eta gazteek taldeari ere euskal izena jartzea erabaki zuten. Mapa batean begiratu eta, hara!, Ataun izena begiz jo eta horixe aukeratu zuten taldearen izen gisa. Taldea ez ezik, amateurrentzako liga ere sortu zuten, inguruetako taldeak batuta. Ligak, bere aldetik, Vascogermana hartu zuen izen, euskal eta alemaniar jatorridunek osaturiko taldeak zirelako nagusi.
Txapeldunak
Urte batzuetan liga honetako beheko mailatan galduta ibili ostean, taldea duela bi urte bueltatu zen goi mailara. Aurten itsasoz bateko eta besteko zaleei egundoko poza eman die, txapelketa irabaziz. Finala partida oso zaila eta parekatua izan zen, baina azkenean ataundarrek mendean hartu zuten Stromberg taldea penaltietan.
Finalean Ataun sortu zuten zenbait jokalari aritu ziren: Luciano eta Alejandro Brunetti anaiak, Hernán Quatromano, Lucas Clérico, Ariel Díaz Videla, Gustavo Nápoli eta Gastón Caruso. Eurekin batera jokalari ariru ziren Alvaro Migniaqui, German Bischoff, Arnoldo Carmona, Matias D'angio, Fernán Díaz Videla, Hernán Grimaldi, Maximiliano Moral, Santiago Pérez, Martín Soubeste, Pablo Stillitano, Gustavo Stingo eta Javier Tombetta. Silvio Fernández da euren entrenatzailea.
-Honi buruzko artikulua, gazteleraz, Diario Vasco-ren Goierriko edizioan, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus