euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asuncion hiriburuko Euskal Etxeak Paraguaiko lehenengo Euskal Astea antolatu du ekain hasierarako

2011/04/22

Jasone Euskal Etxeko zuzendariak, erdian, ikurrinaren eta Paraguaiko banderaren artean, Galo Eguez elkarteko presidentea dagoela
Jasone Euskal Etxeko zuzendariak, erdian, ikurrinaren eta Paraguaiko banderaren artean, Galo Eguez elkarteko presidentea dagoela

PUBLIZITATEA

Paraguaik ofizialki antolatzen duen lehenengo Euskal Astea egingo da datorren ekainean, Asunciongo Jasone Euskal Etxea antolatzaile. Euskal elkarteak ekainaren 1etik 4era luzatuko den progama prestatu du, Mercosur-eko herrialdeentzako Euskadiko Ordezkaritzaren laguntzarekin. Elvira Cortajarena ordezkaria bertan izango da, eta baita Euskal Herritik etorritako bi gonbidatu ere: Julian Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria, eta Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria.

Asuncion, Paraguai. Jasone Euskal Etxea Paraguaiko lehendabiziko Euskal Asteari azken ukituak egiten ari da egunotan, eta ezagutzera eman du jada behin-behineko egitaraua. Ekainaren 1etik 4era egingo dute Euskal Astea. Elkarteko presidente Galo Eguez-en esanetan, ekimenaren helburua "euskal emigrazioak Paraguain izan zuen eragina erakustea da, bai Kolonian eta baita ere Errepublikaren sorreran". Eguezek EuskalKultura.com-i azaldu dionez "ekitaldi hauekin iritzi publikoaren aurrean geure burua aurkeztu eta Paraguain euskal musika, literatura, ohiturak.., azken finean kultura, ezagutzera eman nahi ditugu".

Euskal Asteak gonbidatu bereziak izango ditu: Julian Celaya, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria eta Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria. Bertan izango da baita ere Elvira Cortajarena Euskadiren Mercosur-erako (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) Ordezkaria.

EGITARAUA

Asteazkena, ekainak 1

-19:30: “Domingo de Irala" liburuaren aurkezpena,  Miguel Angel Elkoroberezibar egilearekin. Lekua: Universidad del Norte (Brasil eta José Bergues).

Osteguna, ekainak 2

-19:30: Hitzaldiak. Hizlariak: Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria, eta Julian Celaya, Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria. Ondoren Universidad del Norteko orkestrak eta koruak emanaldia eskainiko dute. Lekua: Universidad del Norte (Brasil eta Jose Bergues).

Ostirala, ekainak 3

-20:00: Euskal gastronomiari buruzko hitzaldia, Javier Araujo Montes sukaldariarekin (Buenos Airesko La Pampeana hoteleko chef-a). Ondoren, Javier Araujok berak prestaturiko euskal afariaren txanda izango da. Lekua: Hotel del Paraguay. 

Larunbata, ekainak 4

-09:00: Lore eskaintza Heroien Panteoian.

   

 

 



Komentarioak

  • Zorionak!

    Oso garrantzitsua da Euskaldun Astea egitea. Zorionak benetan eta aurrera. Gora Euskadi!

    Oskar Goitia - Eusko-Brasildar Etxeako Lehendakaria, 2011/04/25 23:11

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia