euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asunciongo EEa partaide omenaldia egingo zaio Paraguain Sebastian Sasiain Zubillaga euskaldunari

2012/06/19

'Batiburrillo' delakoa, San Juan Bautista eta Misiones departamentu paraguaitarreko platerik esanguratsuena da egun eta bertara 1926an iritsi ziren Sebastian Sasiain eta Brigida Zubiari egoizten zaie bere asmakizuna (argazkia lengua-guarani.blog.com.es)
'Batiburrillo' delakoa, San Juan Bautista eta Misiones departamentu paraguaitarreko platerik esanguratsuena da egun eta bertara 1926an iritsi ziren Sebastian Sasiain eta Brigida Zubiari egoizten zaie bere asmakizuna (argazkia lengua-guarani.blog.com.es)

PUBLIZITATEA

Asunciongo Jasone Euskal Etxea partaide gonbidatu, omenaldia egingo zaio datorren larunbatean Misiones departamentu paraguaitarreko San Juan Bautista hiriburuan Sebastian Sasiain Zubillaga euskaldunari. Gipuzkoako Leintz Gatzagan jaiotako gipuzkoar honi eta bere emazte Brigida Zubia Erostarbe-ri egozten zaie San Juan eta Misiones-en herrikoiena, ezagunena eta bertakoena den plateraren sorrera, batiburrillo-a. Euskal Etxeak autobusa antolatu du, Asunciondik bertara joan nahi duten guztiek hala egin ahal izan dezaten.

Asuncion, Paraguai. Asunciongo Jasone Euskal Etxeak baiezkoa eman zion San Juan Bautista, Misiones departamentuko hiriburuko Hezkuntza Zentrotik jaso zuen gonbiteari, datorren larunbatean bertako jai patronalen parte Sebastian Sasiain Zubillaga euskaldunari egingo zaion omenaldira bertaratu eta haren jatorria zen Euskal Herriko gizataldearen ordezkari gisa ekitaldiari babesa eta sostengua eman ziezaion.

Sebastian Sasiain Zubillaga Gipuzkoako Leintz-Gatzagan jaiotako euskalduna zen eta 26 zituela, 1926an, bere emazte Brigida Zubia Erostarbe eta seme-alabekin Paraguaira etorri zen, Misiones departamentura, geroztik bizitza hemen finkatu zuelarik. El Paíno gisa ezagutzen zuten eta bertako sukaldaritza herrikoiak 'batiburrillo' delako plateraren sortzaile izatea egozten dio; izan ere San Juan Bautista eta Misionesko sukaldaritza herrikoian ezinbesteko platera eta bertako esanguratsuena, famatuena eta eskualdea hobekien ordezkatzen duena bilakatu den haragi-plater honen egile.

Ezagutzen ez dutenentzat, gehienbat animali erraiez eginikoa dela esan daiteke, ardi, behi, zerri edo ahuntz erraiez, normalean gibela, bihotza, giltzurrun, mondongo eta mihia dituela, guztia maneatu eta apailatzeko tipula, locote biperra, pimentoi dultzia, biziagoa dena --mailak daude, puta parióraino--, baratxuria, piperbeltza, gatza, ardoa, eta olio edo gantzarekin nahasita. Herriaren famili bilera, eztei, urtebetetze, bateko eta besteko jai eta hamaika hitzordu eta elkarretaratzetan ezinbestekoa da batiburrillo-a, eta nekazaritza lanei ere dago lotuta.

Sasiain Zubillaga gatzagarrari egozten zaio baita ere bertako edari tipikoa den Siriki-a (izena, 'tragu luzea' esan nahi omen duen guarani hitz baten moldaketatik ei dator), kainabera gozoko kainabera zuriz, limoi edo zitroinez eta sodaz egina.

Bidaia Asunciondik

Omenaldi festa datorren larunbatean, San Juan Bautistako jai patronalen barnean gauzatuko da, ekainaren 23an, eta Asunciongo Euskal Etxeak autobus bat antolatu du, parte hartu nahi duten elkarteko kide eta lagunentzat. 70.000 guarani inguru kostatuko da, izena emango duen jende kopuruaren arabera. Prezioak joan-etorria biltzen du, larunbatean eguerdi t'erdietan aterata eta gauerdian itzulita. Xehetasunak eskatzeko edo izena emateko, deitu 0992280570 edo 021-200479 zenbakietara, azken izenak ostegunean, ekainaren 21ean, 13.00etan hartuko direlarik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia