euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asunciongo euskal etxe paraguaiarrak bihar ekingo dio 2013ko Euskal Asteari, urriaren 22tik 25era

2013/10/21

2011ko Euskal Asteko irudi honetan, Miguel Angel Elkoroberezibar historialaria Domingo de Iralari buruzko liburuaren edizio berria aurkezten (argazkia EJ)
2011ko Euskal Asteko irudi honetan, Miguel Angel Elkoroberezibar historialaria Domingo de Iralari buruzko liburuaren edizio berria aurkezten (argazkia EJ)

PUBLIZITATEA

Asunciongo Euskal Etxeak bihar bertan abiatuko du aurtengo Euskal Astea eta datorren ostirala bitartean hainbat jarduera eta ekitaldi egingo ditu. Egitarauaren ardatz nagusienetakoa zinea da eta, ildo horretatik, honako lanak izango dira ikusgai: 'Gazta zati bat', 'Bertsolari' eta 'El método Arrieta' dokumentalak eta Kimuak programako hainbat film labur. Bestalde, euskal etxeak gogorarazi du euskara eta dantza ikastaroekin darraiela eta elkartearen egoitzan salgai daudela euskal gaiei buruzko zenbait liburu: euskal abizenak Paraguaien, eta Paraguaiko Garaytarrei eta Domingo de Iralari buruzkoak, besteak beste.

Asuncion, Paraguai. Paraguaiko hiriburuak Euskal Aste bat hartuko du bihartik aurrera, euskal etxeak antolatuta hirugarrengoz. Aurtengo euskal astea egitarau oparoarekin dator; besteak beste, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, kantaldiak eta zine emanaldiak egingo baitira. Zineari dagokionez, aipagarria da lan gehienak euskaraz emango direla, gaztelaniazko azpitituluekin. Jesus Nazabalek Euskal Herriari buruz emango duen hitzaldiak abiatuko du programa bihar. Hauxe da egitaraua:

Urriaren 22an, Asteartea

-19:30: Euskal Astearen aurkezpena eta egitarauaren aurkezpena, Euskal Etxeko eta UniNorteko zuzendaritzaren eskutik. Horren ondotik:

-Euskal Herriari buruzko hitzaldia, Jesus Nazabal hizlari
-Kimuak saileko film laburren emanaldia (nazioarteko hainbat zinemaldietan sarituak)
-Film laburrei buruzko solasaldia
-Brindisa

Urriaren 23a, Asteazkena

-19:30: 'Bertsolari' (2012, 90'); bertsolaritzari buruzko dokumentala, Asier Altunak zuzendua eta Diasporan ere grabatua
-Dokumentalari buruzko solasaldia
-(Universidad del Norte-ko Graduondoko Ikasketen Fakultateko Areto Nagusian)

Urriaren 24a, Osteguna

-19:00: 'Franciscanos Vascos en Paraguay, un estudio antropológico' liburua aurkeztuko du Jone Luna Miranda ikerlariak. Argitaletxea: Centro de Estudios Antropológicos de la Universidad Católica de Asunción (CEADUC). Aurkezle, aita José Salas
-19:30: 'El método Arrieta' (2013, 82') dokumentalaren emanaldia. Jorge Gil Munarrizek zuzendua, gurpildun aulkian bizi diren bi ahizpa donostiarrek, garuneko paralisia izan arren elkarrekin eta munduarekin harremantzeko asmatu zuten komunikazio metodoari buruzko lana.
-(Universidad del Norte-ko Graduondoko Ikasketen Fakultateko Areto Nagusian)

Urriaren 25a, Ostirala

-19:30: 'Gazta zati bat' (2012, 90') dokumentala, Jon Maiak zuzendua, euskal gatazkari buruzkoa
-Filmari buruzko berbaldia
-Romina Alegre kantariaren partehartzearekin

Bestalde, euskal etxeko iturriek gogorarazi nahi izan dute elkarteko euskal dantza eta euskara ikastaroak abian direla. Dantza eskolak ostiraletan izaten dira, 18:30tan, Izar Nazabal irakaslearekin; euskara eskolak, aldiz, asteazkenetan ematen ditu Jesus Nazabalek, 18;30tan.

Orobat, elkartearen egoitzan (Estrella 451, hirugarren solairua, 27/28 bulegoa) salgai dira euskal-paraguaiar gaiei buruzko honako liburuak:

-"Apellidos Vascos usuales en el Paraguay", Hernan Zubizarreta
-"Los Garay en la Cultura Paraguaya", Raul Amaral
-"Domingo de Irala y su entorno en la Villa de Bergara", Miguel Angel Elkoroberezibar

Edozein galdera izanez gero, jarri harremanetan Dayanekin (elkarteko idazkariarekin), astelehenetik ostiralera (9:00tatik 17:00tara) 021495868 telefonoan edo e-mailez, euskalejasone@ymail.com helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia