euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astero Argentinako Rosarion aireratzen den 'Palabra de Vasco' internetez segi daiteke, zuzenean edo nahieran

2017/02/08

ZazpirakBat.com webgunetik segi daiteke astero Rosarioko euskal irratsaioa
ZazpirakBat.com webgunetik segi daiteke astero Rosarioko euskal irratsaioa

PUBLIZITATEA

Hamabost bat urte dira Rosarioko entzuleek euskal irratsaio bat segitzeko aukera lortu zutela, 'Palabra de Vasco' edo 'Euskaldun hitza' saioa medio. Urte hauetan aldaketak izan dira, baina irratsaioak egun sendo segitzen du, Luis Maria Barrandeguy eta Cristina Arregui saioko mikroan. Urteak dira gainera, Rosario eta Santa Fe probintziakoek ezezik, munduko edozein lekutako entzuleek ere entzuteko aukera lortu zutela, internet bidez, zuzenean ala nahieran.

Rosario, Argentina. Gogora dezagun 'Euskaldun hitza' duela hamabost bat urte dagoela airean eta astero emititzen dela. Zuzenean astearteetan entzun daiteke, eguerdiko ordu batetik ordu bietara Rosarioko Libertad Irratiko 1090 Khz frekuentzian. Horretaz gain, Libertad Irratian igandeetan errepikatzen da ordutegi berean.

Teknologia berriei esker Rosariotik kanpo eta Argentinatik kanpo ere entzuten da Zazpirak Bat-eko euskal etxearen ahotsa den saioa. Izan ere, www.zazpirakbat.com webgunean dago entzungai eta eskuragarri, zuzenean edo grabazioan. Internet bidez, entzun ez ezik, ikusteko aukera ere ematen zaie ikus-entzuleei.

'Euskaldun hitza-Gora Euskal Herria'ko aurkezlea Luis Maria Barrandeguy da; berarekin batera, Cristina Arreguik gidatzen dute, hamaika gonbidatu eta kolaboratzailerekin. Euskal Herriko kultura eta euskal etxearen ekintzak dira saioaren ardatza.

2012tik gaurdainoko saioak entzun nahi badituzu, hemen egin dezakezu.

Hona aurtengo lehenengo saioa, 2017-01-03:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia