euskal diaspora eta kultura
2011/07/15
PUBLIZITATEA
Maule, Zuberoa. 'Xora' hitzak bi esanahi ditu zubereraz: zorabio edo bertigoa, eta zoramena, poza. Zubereraz egiten den lehenengo filmaren grabaketa halako zerbait izango da, hain zuzen ere, Hebentik elkarteko Mixel Etxekoparrek Euskalkultura.com-i azaldun dionez. "Peio Cachenaut zuzendariak, istorioaren protagonistak idazle izateko duen grina, eta filman zehar gertatzen zaiona adierazi nahi zuen izenburuarekin, baina proiektua bera ere horrelako zerbait ari da izaten", dio Cachenaut-ek. "Zinea ez da orain artean gure baratza izan, baina elkartean aspaldi zegoen mundu horretan zerbait egiteko gogoa, izan ere guk Xiberoko kultura begi garaikidez ikusten baitugu".
Filman, idazle izan nahi duen zuberotar gazte batek Ameriketan gidoilari ibili zen osabaren laguntza bilatzen du. 'Hollywood' deitzen diote osabari, baina aspaldi itzuli zen AEBetatik eta orain borda batean bizi da. Bi protagonisten arteko harremana eta gaztea deskubritzen doan istorioa dira filmaren ardatza.
Auzolana Pirinioen bi aldeetan
Filmaren ekimen osoa aurrera ateratzea ez da lan erreza izan eta Etxekoparren esanetan, auzolanaren bitartez jarri dute abian. Finantziazioa biltzeko elkarteak deitu zuen kanpainak emaitza ona izan du, nahiz eta nahikoa izan ez. Gauzak horrela, Iparraldean zein Hegoaldean agertu diren bi laguntzaile behar-beharrezkoak izan dira puntu honetara heldu ahal izateko: batetik, Aldudarrak Bideo elkartea, azken hamabost urteetan Alduden ikus-entzunezko arloa jorratu duen auzo elkartea; eta bestetik, Bizkaiko Baleuko ekoiztetxea.
"Eduardo Barinaga ekoizleak irratian entzun zuen proiektuaren berri eta gurekin harremanetan jarri zen", dio Etxekoparrek. Baleuko eta Aldudarrak-ek produkzio-kidetza osatu dute Hebentikekin batera, eta ekoizpenaren alde praktikoan ere euren eskarmentuarekin ari dira laguntzen.
-Filmari buruzko informazio gehiago, webgune honetan
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus