St Pierre, St Pierre eta Miquelon. Datorren astelehenean hasiko dira Ipar Ameriketan, St Pierre eta Miquelongo urteroko euskal festak. Aurten abuztuaren 13tik 19ra luzatuko den ohiko euskal elkarretaraze hau astebetez luzatuko da, astelehenetik igandera eta EuskalKultura.com-ek aurreratu bezala, bertan dira dagoeneko, Euskal Herritik etorriak, 'Hiruak' taldea osatzen duten Jean-Louis Bergara, Battite Garat eta Beñat Chaubadindeguy, egunero euskal musika eta erritmoez aberasteko pilota partidak eta egitarauko hitzorduak.
Hona jaiko kartela, eguneroko programa ere bertan irakur daitekeela: