euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean hasiko da Gasteizen Gaztemundu 2015, kultur proiektuen kudeaketari eskainia

2015/09/25

Gaztremunduko aurreko edizioko argazki ofiziala Lehendakaritzan
Gaztremunduko aurreko edizioko argazki ofiziala Lehendakaritzan

PUBLIZITATEA

Larunbatean zehar iristen joan, igandean lehenengo itzuli bat eman Bilbon eta Gasteizen eta datorren astelehenean hasiko da Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu egitasmoaren 2015ko edizioa, munduko euskal etxeetako hamabost gazte partaide. Hautatutakoak astebete pasatuxeko formakuntza hartuko dute kultur proiektuen kudeaketa arloan eta urriaren asteartean Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrarekin bat egingo dute, partaide ahostun baina bozkagabe, hori herrialde bakoitzeko ordezkariei baitagokie.

Vitoria-Gasteiz. Lau urtean behin, Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarrarekin kointziditzen duen urteetan gertatzen den bezala, Gaztemunduren aurtengo gaia Kultur Proiektuen Kudeaketa eta euskal etxe edo elkarte bat kudeatzeko eta aitzinarazteko behar diren ezagutzak eskuratzea hartua du 2015eko edizioak mintzagai edo ikasgai. EuskalKultura.com-ek bere  momentuak adierazi bezala, 15 dira aurtengo partaideak, guztiak Ameriketakoak, eta berez Gaztemundu dena bukatzen dutenean, bat egingo dute Mundu-Kongresuan parte hartzera herrialde bakoitzetik etorritako ordezkari hautetsiekin.

Gaztemunduk iraungo dituen egunetan goizetan gehienbat ikastaro eta hitzaldiak segituko dituzte, hainbat adituren eskutik, aztertuko dituzten gaietako batzuk honakoak direla: programazioa eta herritarren partaidetza, programazio irizpideak, komunikazioa eta sare sozialak, 21. mendeko euskal kulturgintza, kultur ondarea, emakumearen partaidetza euskal kulturan, hizkuntza komunitatea, hizkuntza ekologia eta ahalduntzea, euskal etxeen kudeaketa eta lidergoa, helburuak, elkarlanaren garrantzia eta ekimen kolektiboak, diseinu, planifi kazio eta abaluaketa, belaunaldi berriak ahalduntzea...

Arratsaldetan, berriz, Euskal Herriko hainbat bazter ezagutzeko ahalegina egingo da. Honela, datorren igandean, ikastaroak hasi aurretik Bilbo eta Guggenheim bisitatuko dira eta, pixkanaka, beste hainbat leku, tartean Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea eta Gaztetxea, Santa Maria katedrala, Donostiako Igeldo, Pasaiako Albaola eta Usurbilgo Kilometroak jaia, besteak beste. Urkullu Lehendakariarekin ere egon eta berarekin solasteko aukera ere izango dute partaideak. Mundu-Batzarra urriaren 9an, ostirala, bukatu ondoren, 10ean hasiko dira atzera abiatzen euren herrialdeetara.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia