euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean hasiko da Donostian Cervantes Institutuko Zuzendarien Urteko Bilkura, Tabakaleran abenduaren 20rik 22ra

2021/12/20

Donostiako Tabakalera eraikini. Bertan garatuko dira astelehenetik aurrera Cervantes Institutuko Zuzendarien Urteko Bilerako saioak
Donostiako Tabakalera eraikini. Bertan garatuko dira astelehenetik aurrera Cervantes Institutuko Zuzendarien Urteko Bilerako saioak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Espainiako Erregina buru inauguratuko da astelehenen honetan, abenduaren 20an, Cervantes Institutuko Zuzendarien Urteko Bilera, Donostiako Tabakaleran. Luis García Montero Cervanteseko zuzendariarekin, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin, Harkaitz Millán Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuarekin eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarekin batera, Espainiako Kanpo Arazoetako ministroak eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak ere parte hartuko dute hastapen ekitaldietan, besteak beste.

Inaugurazio ekitaldiaren ondotik "Cervantes Institutuaren 30 urte: bilakaera eta etorkizunerako aukerak" izeneko panela garatuko dure Casablanca, Tokio, New York eta Bruselako zentroetako zuzendariek. Cervantes Institutuaren Zuzendarien Urteko Bileran hiru egunez luzatuko da Espainiako Gobernuaren menpeko erakunde kultural honek mundu osoan banatuta dituen zuzendari guztiak deiturik partaide. Aste honetan bertan, joan den astelehenean, Letizia erreginak Cervantesen egoitza berria inauguratu zuen Dakarren (Senegal), 2012an Krakoviako Cervantes inauguratu zenetik (Polonia) inauguratu den lehena.

Cervantes Institutua Espainiako Estatuak 1991n sortutako erakunde publikoa da, "Espainieraren irakaskuntza, ikasketa eta erabilera unibertsalki sustatzeko eta kultura hispanikoak kanpoan hedatzen laguntzea" xede. Bere jardueretan, batez ere komunitate hispanohiztuneko herrialde eta herrien hizkuntza- eta kultura-ondareari erreparatzen dio, eta 45 herrialdetako 88 hiritan dauka presentzia. Espainierari loturik egiten duen lanaz gain, Espainiako Estatuko hizkuntza koofizialei buruzko ikastaroak antolatzea ere eginkizun du, eta baita beste ekimen batzuk ere, hala nola euskara, euskal zinema eta euskal literatura bezalako arloetako jarduerak; horiek lantzeko lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu Etxepare Euskal Institutuarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia