euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Astelehenean hasiko da ‘Cinevasc’ Zikloa, Etxepare Euskal Institutuak La Platan duen Irakurletzaren eskutik

2016/06/02

‘Cinevasc’ Zikloaren afixa
‘Cinevasc’ Zikloaren afixa

PUBLIZITATEA

Ekaineko lau astelehenetan lau euskal film proiektatuko ditu La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak. Lehenengo saioan ‘Amama’ pelikula proiektatuko da, Iraia Elias protagonista lagun. Emanaldiak La Platako Pasaje Dardo Rocha Kulturgunean izango dira eta sarrera libre eta doakoa.

La Plata, Argentina. Euskara eta euskal kulturari buruzko klaseak ematea zeregin nagusia badu ere, beste aktibitate batzuk ere antolatzen ditu La Platako Unibertsitatearen baitan funtzionatzen duen Etxepare Euskal Institutuak sustatutako Irakurletzak, tartean, hitzaldiak, elkarretaratzeak, Euskararen Nazioarteko Eguna edo Korrika bezalako jaialdiak, besteak beste.

Orain, eta La Platako Udala eta Unibertsitatea lankide, ‘Cinevasc’ delako Euskal Zinema Zikloa jarriko du abian, datorren astelehenean hasita. Programa honekin:

-Ekainaren 6an, Asier Altunaren Amama
-Ekainaren 13an, Josu Martinezen Gure sorlekuaren bila
-Ekainaren 20an, Ben Sharrocken Pikadero
-Ekainaren 27an, Aitor eta Amaia Merinoren Asier eta Biok

Film guztiak arratsaldeko 6etan proiektatuko dira, La Platako Pasaje Dardo Rocha Kulturgunean, 50. kalean, 6. eta 7.ren artean eta sarrera libre eta doakoa izango da.

Irakurletzari buruzko informazio gehiago, Euskara eta euskal kultura UNLPn Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia