euskal diaspora eta kultura
2014/07/01
PUBLIZITATEA
Lazkao, Euskal Herria. “Etxean sentitzen naiz jadanik” esan zuen, heldu berritan, Idahotik iritsitako Helen Faulknerrek, Itxaso Cayerok, NABOko euskara arduradunak, Euskalkultura.com-i adierazi dionez. Aitor Inarrarekin batera Itxaso Cayero da NABOko, Ipar Ameriketako euskal erakundeen federazioko euskara arduraduna. Cayerorekin heldu ziren ikasleak Lazkaora, Gipuzkoara, eta aurtengo plana “arrakastatsua” dela adierazi zuen.
Mary Araquistain izan ezik gainontzekoek ez dute inoiz euskara eskolarik hartu irakasle batekin, nahiz eta internet bidezko BOGA programarekin aritu izan diren hainbat. “Gogotsu daude badakitelako NABOk antolatutako kurtso berezi honetan ingelesez egiten duen irakaslea izango dutela eta materialak beraientzat diseinatuak egongo direla”, gehitu du NABOko kideak.
Euskaraz aparte, Euskal Herriko kulturaz ere gozatzeko tartea hartuko dute, Henriksenek Cayerori esandako hitzei jaramon eginda: “Janari gozoa jateko irrikian nago”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus